Moncalieri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎top: clean up using AWB
3. lerroa:
'''Moncalieri''' ([[piemontera]]z: ''Moncalé'', [[latin]]ez: ''Mons Calerius'', ''Mons Calerii'') [[Italia]]ko ipar-mendebaldeko udalerria da, [[Piemonte]] eskualdeko [[Turingo probintzia]]n dagoena. [[2012]]an 58.686 biztanle zituen<ref>[http://demo.istat.it/bilmens2012gen/index.html 2012ko biztanleria: Moncalieri] Demo.istat.it</ref>.
 
Hiria [[Po|Po ibaiaren]] ertzean dago, [[Turin]]dik 9 &nbsp;km hegoaldera dago. Trenbide lotune eta merkataritza-gune garrantzitsua da. Industria aipagarrienak altzairutegi eta kontserba-fabrikak dira<ref name=brit>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/389021/Moncalieri Moncalieri] 2013 Encyclopædia Britannica, Inc. 2013ko urtarrilaren 24an begiratua.</ref>.
 
Interes handieneko monumentua [[Moncalieriko gaztelua|gaztelua]] da, [[Iolanda Valoiskoa]]ren aginduz, [[XV. mendea]]n eraikitakoa. [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa|Viktor Emanuel II.a]] eta [[Viktor Emanuel III.a Italiakoa|Viktor Emanuel III.a]] Italiako erregeen egoitzarik gogokoena izan zen. [[Viktor Amadeo III.a]] bertan hil zen. [[1919]]tik [[Carabinieri]]-akademia da. [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] Sta. Maria della Scala eliza eta [[Francesco Denza]]k fundatutako eguraldi behatokia ere aipagarriak dira<ref name=brit>< /ref>.
 
== Erreferentziak ==