Hiri kondaira: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
* Zelatatu eta anestesiatu ondoren, [[giltzurrun]] bat gabe esnatzea.
* Sekretuan [[Kuba]]ra joan ziren ehiztariak, emazteak ehizetara joan zirelakoan.
* [[New York]]eko estoldetan [[Krokodiloak estoldetan|estoldetan krokodilo]] handiak bizi izatea, jabeek komuneko kazolatik txikiak zirenean bota ondoren.
* [[Telmo Zarraonandia]] futbolaria [[ijito]]a zela. Gaztelaniazko wikipedian IP anonimo batetik edizio bandalikoa eginda, 2008an gezur hori sartu zuten wikipedia hartan euskal herritar futbolariari eskainitako artikuluan,<ref>[http://es.wikipedia.org/wiki/Discusi%C3%B3n:Telmo_Zarra Edizio bandalikoa], gaztelaniazko wikipedian.</ref> eta handik beste hedabide batzuetara zabaldu zen, hiri kondairetan gertatu ohi denez inolako oinarririk gabeko baieztapen hori egiazkotzat hartuta.<ref>[http://es.wikipedia.org/wiki/Discusi%C3%B3n:Telmo_Zarra Gaztelaniazko wikipediako «Telmo Zarra» artikuluko eztabaida orria].</ref>
* [[Japoniar greba]].
* [[Walt Disney]]ren gorpua nonbait kriogenizatuta gordeta dagoela.
* Gauez argirik gabe eta erabateko iluntasunean errepideetan zehar doan auto beltza. Berekin topo egin eta argi luzeak botatzen dizkioten autoei atzetik jarraitzen omen die, biktimen edo jarraitutakoen autoa errekinik gabe bazter batean gelditu eta auto beltzean doazenek harrapatu eta erail egiten omen dituzte.
* [[Bihurguneko neska]]. Errepideko bihurgune batean agertzen omen da neska bat, gauez. Auto gidariei bihurgune arriskutsua dela ohartarazten die; gidariak geroago jakingo du neska hori hain zuzen ere aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hil zela.
 
== Erreferentziak ==