Brusela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t clean up, replaced: |Txekiar Errepublika| → |Txekia| using AWB
29. lerroa:
}}
 
'''Brusela'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-nl|Brussel}}, {{IPA|ˈbrʏ.s̪əl̪|}} ahoskatua; {{lang-fr|Bruxelles}}, {{IPA|ˈbʀyˈsɛl|}} ahoskatua; {{lang-de|Brüssel}}) [[Belgika]]ko, [[Flandria]]ko eta [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] hiriburua da. [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOk]] bertan du egoitza politikoa. Bruselar ia guztiek [[frantses]]a dute ama-hizkuntza eta zati txiki batek [[nederlandera]].
 
Brusela izena bi unitate administratibo desberdini aplikatzen zaie:
50. lerroa:
Bruselak Austriarekin iraun zuen 1795 arte, Frantzia Herbeheretako hegoaldeaz jabetu zenean. Brusela Dyle departamentuko burua bilakatu zen eta Frantziaren menpean egon zen 1815 arte. Urte horretan Herbeheretako Erresuma Batuaren zati bat zen. Dyle departamentuak Hegoaldeko Brabant izena hartu zuen, Brusela hiriburua izanik.
 
1830ean, Belgikako iraultza gertatu zen Auber operaren antzezpen baten ostean, ''Porticiren mutua'', La Monnaie antzokian. Brusela aukeratu zen estatu eta gobernu berriaren egoitza izateko. 1831ko uztailaren 21ean, Leopoldo I.a belgiarren lehenengo errege izendatu zen. Honek harresiak botatzeaz gain eraikin berriak altxatu zituen ere. Independentziaren ondoren, hiriak hainbat aldaketa izan zituen. Senne ibaia osasunerako arrisku handia bilakatu zenez, estali zen eta horren lekuan bulebarrak agertu ziren.
 
Belgikaren independentzia unean, Bruselako populazioaren bi heren hizkuntzaz nederlanderadunak ziren, nahiz eta 1921 arte frantsesa administrazioko hizkuntza bakarra eta eliteen hizkuntza izan zen. XIX-XX. mendeetan zehar azken hau bihurtu zen hiriko biztanle gehienen hizkuntza. Halaere, aipatutako urtean, Belgika hiru hizkuntz-eskualdetan banatu zen: Flandesen neerlandera, Walonian frantsesa eta Bruselan elebiduna.
 
I. Mundu Gerran, alemaniarrek Brusela okupatu zuten kalte handirik egin gabe. II. Mundu Gerran, berriz, britainiarrek alemaniarren eskuetatik askatu zutenerako, egindako kalteak handiagoak izan ziren.
 
Gerraren ondoren, Brusela modernizatu zen. Ipar-hegoaldeko konexioa, hiriko tren geltokirik handienak lotzen zituena, 1952an bukatu zen. Bruselako premetroa 1969an eta metroa 1976an amaitu ziren. 1960tik Brusela, ''de facto'', Europar Batasuneko hiriburua bilakatu zenez eraikin historiko ugari behera bota ziren beste berri batzuk kokatzeko haien lekuan. Prozesu honi ''Bruselizazioa'' deitu zen.
 
Brusela haren eskualdearen hiriburua da 1989tik. Bere estatusa elebiduna da eta Flandes eta Waloniarekin Belgikako hiru eskualdeak osatzen ditu<ref>"The Belgian Constitution (English version)" (PDF). Belgian House of Representatives. January 2009. Retrieved 5 June 2009. <q>Article 3: Belgium comprises three Regions: the Flemish Region, the Walloon Region and the '''Brussels Region'''.
64. lerroa:
 
== Europar Batasuna ==
Bruselak [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] hiriburu funtzioak betetzen ditu. Berez EBk ez du hiriburu ofizialik, baina [[Amsterdameko Ituna]]k formalki aitortzen dio Bruselari batasuneko hiru erakunde politiko nagusien kokagunea: [[Europako Batzordea]]rena, [[Europako Kontseilua]]rena eta [[Europako Parlamentua|Europar Legebiltzarrarena]] (azken erakunde honek bi egoitza ditu, bata [[Estrasburgo]]n osoko bilkuretarako, eta bestea Bruselan komiteen eta alderdi politikoen bilkuretarako).
 
== Ondasun nabarmenak ==
73. lerroa:
=== Manneken Pis ===
{{nagusia|Manneken Pis}}
50 &nbsp;cm inguruko [[brontze]]zko estatutxoa da, Bruselako erdigunean dagoena. Iturriaren barnera txiza egiten ari den mutiko biluzi bat irudikatzen du. Bruselako hizkeran ([[nederlandera]] oinarrikoa) ''Menneke Pis'' esapideak "''mutikoa txiza egiten''" esan nahi du.
 
''[[Atomium]]a'' eta [[Grand Place|Enparantza Nagusiarekin]] batera, hiriko ikurretako bat da, baita bertako toki turistikoenetako bat ere, bertako biztanleen [[espiritu|izpiritu]] independentearen ikur ere badela.
268. lerroa:
* {{herria|Kanada|Montreal}}
* {{herria|Errusia|Mosku}}
* {{herria|Txekiar ErrepublikaTxekia|Praga}}
* {{herria|Bulgaria|Sofia}}
* {{herria|Albania|Tirana}}