Sexuari loturiko herentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83.56.7.136 (eztabaida) wikilariaren 5197589 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
7. lerroa:
Sexuari loturiko herentziak ez du [[Mendelen legeak]] betetzen. Horren arrazoia aipatutakoa izaten da, hots, X kromosoman dauden gene gehienek ez dutela homologorik Y kromosoman.
 
Hainbat gaixotasunen oinarri genetikoa sexuari loturiko herentzian datza. Esaterako, [[hemofilia]], [[daltonismo]]a, gazteen [[glaukoma]] edo [[giharren distrofia]], besteak beste. Gizonezkoek gaixotasun horiek pairatuko dituzte beraiei lotutako genea baldin badute. Emakumezkoek, aldiz, gaixotasuna hartzeko [[probabilitate]] gutxiago dute, alelo pare bat dutelako eta gene gaiztoa eduki arren -azpirakorra bada- ez dute [[heterozigoto|heterozigosian]] gaitzarik garatuko.
 
 
== Geneen transmisioa ==
 
Hemofiliaren geneen transmisioak sexuari loturiko herentziaren eredua jarraitzen du. Eredu horrek hemofilia ez ezik, gainonetzeko sexuari loturiko herentziaren bidez hartutako gaitzentzat ere balio du.
 
Hemofiliaren geneak bi alelo ditu, X kromosoman daudenak: normala (X<sup>H</sup>) eta hemofilikoa (X<sup>h</sup>). Alelo normala [[alelo gainartzaile|gainartzailea]] da, eta hemofilikoa [[alelo azpirakor|azpirakorra]].
 
Balizko konbinazioak hauek dira:
 
* X<sup>H</sup> X<sup>H</sup> : emakume normala, ez hemofilikoa
* X<sup>H</sup> X<sup>h</sup> : emakume eramailea, ez hemofilikoa
* X<sup>h</sup> X<sup>h</sup> : emakume hemofilikoa (oso urria)
* X<sup>H</sup> Y : gizon normala, ez hemofilikoa
* X<sup>h</sup> Y : gizon hemofilikoa
 
Emakumezko eramaileak azpimarratu behar dira. Hemofilikoak ez izan arren, seme-alabak baldin badituzte gaitza transmititu egingo diote mutilen erdiari:
 
:X<sup>H</sup> X<sup>h</sup> x X<sup>H</sup> Y = X<sup>H</sup> X<sup>H</sup> (normala) + X<sup>H</sup> Y (normala) + X<sup>H</sup> X<sup>h</sup> (eramailea) + X<sup>h</sup> Y (hemofilikoa)
 
Gene gaiztoa eramaten duten emakumeak osasuntsuak dira, [[heterozigoto]]ak direlako, baina gene gaiztoa duten gizonezkoak hemofilikoak dira, gene homologorik ez dutelako.
 
[[Kategoria:Sexuari loturiko herentzia]]