Ramones: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: New York
t clean up, replaced: {{USA}} → {{banderaikur|AEB}}
5. lerroa:
| irudi zabalera = 250px
| ezizenak =
| jatorria = [[Nueva York]], {{USAbanderaikur|AEB}}
| instrumentuak =
| musika mota = [[Punk]]
52. lerroa:
1980an, [[Phil Spector]] sona handiko ekoizleak euren hurrengo diskoan lan egitea lortu zuten The Ramonesekoek. End of the century taldearen ibilbideko lanik komertzialena izan zen. Spectorren lan egiteko era Tommy Ramone arreko produktorearena baino perfekzionistagoa eta zorrotzagoa zen; grabazio ugari egin zituzten disko bikaina lortzeko. Are gehiago, Dee Deek urte batzuk geroago adierazi zuenez, pistola batez mehatxatu zituen Spectorrek abestiak behin eta berriz errepikatzeko estudioan jarrai zezaten.
 
Horren emaitza merkatuan harrera beroa izan zuen disko aparta izan zen. Besteak beste, "I'm affected", "Chinese Rock" eta "Do you remember rock'n'roll radio?" kantak bildu zituzten bertan. Halere, The Ramonesek ez zuen Spector aukeratu hurrengo Lpa, [[Pleasant dreams]]+ (1982), ekoizteko. Horren ordez, Graham Gouldman, 10cc taldeko kide ohia, hautatu zuten. [[The Hollies]] ( II) eta [[The Yardbirds]] taldeei zenbait abesti idatzitakoa zen Gouldman. Disko berri horretan, Ramonesen musikak poperantz egin zuen eta kritikariek ez zuten oso begi onez ikusi.
 
[[Subterranean Jungle]] diskoak 1983an ikusi zuen argia eta horrekin batera Dee Dee, Joey eta Johnny ramoneen artean desadostasunak etorri ziren. Gainera, Markyk bateria utzi zuen eta haren lekua Richie Ramonek ([[Richard Beau]]) hartu zuen. Diskoak ez zuen arrakasta gehiegirik izan; berriro ere Tommy Ramonek ekoitzitako Too tough to die (1984) izenekoak, aldiz, itzal handiago izan zuen.
60. lerroa:
 
Halfway to sanity (1987) publikatu ondoren, [[Ramones Mania]] (1988) arrakasta-bilduma kaleratu zuten. [[Brain Drain]] (Chrysalis Records, 1989) diskoa grabatzeko, Marky Ramone taldera itzuli zen, baina Dee Dee baxu-jotzaileak alde egin zuen, bere ordez C.J. Ramone ([[Christopher John Ward]]), Ramonesen 18 urteko jarraitzaile sutsua, batu zitzaien.
 
 
=== 1990-1996 ===
73 ⟶ 72 lerroa:
Ramones musika taldea, New York eta Londresen piztu zen ''punk ''estiloaren lehenengo korrontean kokatu genezake. Talde honetaz gain, New Yorkek ''punk ''estiloko beste hainbat talde ezagutu zituen, Television, Blondie edo Talking Heads, esate baterako. Artistei dagokionez, nahiz eta beste musika estilo bat izan, Richard Hell eta Patti Smith arrakasta handia lortu zuten. Aurretik aipatutako talde horiek intelektualagoak izanik eta asmatutako musika estiloa kutsu artistikoagoa izanik, Ramonesek sortzen zituzten abestiak oso laburrak, akorde gutxikoak eta letra zentzu gabekoak, alegia, soilekoak ziren. Estilo honen emaitza, 1950 eta 1960ko hamarkadetako ''rock and roll''eko sustraietan oinarritutako formula bat izan zen, hau da, [[The Beatles|Beatlesen]] estilo horren aurrekaria izan zen horretara, baina haiek erabiliko zuten erritmo hori baino askoz azkarrago batekin, ordura arte egundo entzun bakoa.
 
Ramoneseen musika minimalista, ozen eta azkarra 1950eko eta 1960ko hamarkadetan bandako kideak ezagutu zuten ''rock ''estiloko musika taldeetan oinarrituta zegoen, hala nola The Beach Boys, The Kinks , The Who , The Beatles eta Rolling Stones bezalako hamarkadan eragin handia izandako taldeak. Baita protopunk delakoa jotzen zuten [[The Stooges]] eta [[New York Dolls]]en abestiak ere. Horretaz gain, 1970eko hamarkadako rock konplexua eta oso landua produzitzen zuten musika taldeen kontrako erreakziotzat hartu liteke haien musika estiloa, esate baterako Led Zeppelin eta rock artista aurrerakoiak musika zerrendetan nagusiki azaltzen zirenak. Aipatutako hamarkada honetan, Ramones punk eszenako liderrak izan ziren, neurri handi batean, bere lehenengo lau disko esker , eta horrek oinarri horren gainean beste punk banda askore sorrera ekarri zuen. Soinu mota honek, Britainia Handian 1970eko hamarkadaren amaieran sortu berri zen ''heavy metalen ''korrontea zer esan handia izan zuen, Motorhead (R.A.M.O.N.E.S abestia egin zutenek) [[Judas Priest]] eta [[Iron Maiden]]en eta ''speed metal ''estiloko taldeen artean.
 
1980ko hamarkadan, Ramones musika taldearen estiloak nahiko aldatu zuen ''hardcore punk ''estiloan murgilduz eta beste talde batzuekiko eraginkortasuna sortuz. ''Too Tough to Die ''edo ''Halfway to Sanity ''aldaketa horren islapenak dira. Taldearen freskotasunak eta doinuak, ''Rock and Roll Highscholl ''kanten bitartez adierazita, sortu berri zegoen ''punk ''musika estiloaren aintzindari egin zituen, ''Green Day ''taldearekin batera.
 
Kontzertuetan erabiltzen zuten jarkerari erreparatzen badiogu, beti jarraitzaileei begira kokatzen zirela esan behar da. Bai gitarristak bai bajistak hankak zabaltzen zituzten jotzerako orduan. Honetaz gain, gogoko zuten instrimentuak belaunetararte dindilizka izatea , honek jende aurrean eragiten zuen efektuagatik. Antza denez, Johnny Ramoneri ez zituen gustoko publikoari jaramonik egiten ez zioten musikariak.
 
=== Apurketaren ondoren ===
 
Joey Ramone abeslaria New Yorken hil zen 2001eko apirilaren 15ean, linfoma baten ondorioz. Dee Dee Ramone, bestalde, 2002ko ekainaren 5ean zendu zen, heroina gaindosi bat zela eta. 2004ko irailaren 15ean, berriz, Johnny Ramone hil zen, prostatako minbizi batek jota.
 
 
 
== Diskografia ==