Audrey Hepburn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{BEL}} → {{banderaikur|Belgika}} using AWB
6. lerroa:
| ezizena =
| jaiotza data = [[1929]]ko [[maiatzaren 4]]a
| jaiotza hiria = {{BELbanderaikur|Belgika}} [[Brusela]]
| jaiotza herrialdea = [[Belgika]]
| heriotza data =[[1993]]ko [[urtarrilaren 20]]a
22. lerroa:
 
== Biografia ==
Audrey Kathleen Ruston Ixelles/Elsenen jaio zen, [[Brusela]] inguruko herrixka batean, [[Belgika]]n. Joseph Victor Anthony Ruston eta bere bigarren emaztea zen Ella van Heemstra baronesaren alaba bakarra izan zen. Ama, aristokrata herbeherearra, [[Surinam]]eko gobernadorearen alaba zen. Artista izango zenaren aitak amonaren abizena erantsi zuen eta Hepburn-Ruston geratu zen horrela. Audreyk bi anaiaorde izan zituen amaren lehen ezkontzatik etorrita: Jonkheer Arnoud Roberto Alexander “Alex” Quarles van Ufford eta Jonkheer Ian Edgar Bruce Quarles van Ufford. Ella van Hemstra [[Eduardo III.a Ingalaterrakoa]]ren eta James Hepburnen Bothwelleko kondearen ondorengoa zen eta, beraz, artista ere haien ondorengo zen. Bai aita eta baita ama ere, nazizaleen inguruan ibili ziren eta Faxisten Batasun Britainiarraren kide izan omen ziren 30eko hamarkadan.
 
Audreyren aitak [[Britainia Handia|Britainia Handiko]] aseguru konpainia batean egin zuen lan eta familiak [[Brusela]], [[Ingalaterra]] edo [[Herbehereak|Herbehereetara]] bidaiatzeko aukera izan zuen. [[1935]] eta [[1938]] artean, [[Ingalaterra]]ko [[Kent]]eko akademia pribatu batean ikasi zuen.
31. lerroa:
 
== Bigarren Mundu Gerra ==
[[1940]]an, [[Alemania]]k [[Herbehereak]] inbaditu zituen eta, arazoei ekiditeko, Audreyk izena aldatu zuen; Edda van Heemstra izango zen eta bere eta bere amaren dokumentuak ere aldatu zituzten.
 
Ezin izan zion gerrari alde egin eta [[Belgika]]n nozitu zuen hasieran eta [[Herbehereak|Herbehereetan]] gero. Ingeles jatorria ezkutatu nahian, Audreyren amak Edda Van Heemstra deitzen zion alabari eta nederlandera hitz egitera behartu zuen. Audreyk primeran hitz egiten zituen ingelesa, frantsesa, nederlandera edo italiera eta ez zitzaizkion arrotzak egiten alemaniera edo gaztelera. [[1944]]an, dantzari ona zen eta, jasotzen zuen dirua, herbeherear erresistentziari ematen zion.
 
[[E eguna|E egunean]] aliatuak [[Normandia]]ra etorri zirenean, [[Herbehereak|Herbeherean]] gauzak okerrera egin zuen. [[1944]]ko neguan, alemaniarrek janaria eta erregaia konfiskatzen zien herritarrei. Ez jaki eta ez berorik, jendea gosez eta hotzez hiltzen ari zen. Hepburn eta beste askok tulipanekin egiten zuten irina, gaileta eta tartak egiteko. Aliatuek [[Arnhem]] bonbardatu zuten eta alemaniarrek amaren osaba eta lehengusu bat fusilatu zuten, erresistentziako kide zirela-eta. Anaia Ian ere harrapatu zuten eta kontzentrazio esparru batean egon behar izan zuen. Gosearen gose, anemiak heldu zion Audreyri eta arnasteko arazoak izan zituen.
 
[[1991]]n, Audreyk horrela esan zuen:
{{aipu|''Oroitzapenak ditut. Tren geltoki bat gogoratzen dut, juduen garraioa ikusten nuen; ume bat gogoratzen dut, bere gurasoekin; zurbila, ilehoria; beroki handiegia soinean, trenean sartzen ari zen. Ni haurra nintzen oraindik eta haur hari begira nengoen''}}.
 
[[Anne Frank]]en aipamena ere egiten du Audreyk:
{{aipu|''Ana Franken adin bera nuen. Gerra hasi zenean, biok ginen 10 urteko neskatxak eta 15 genituen gerra amaieran. Lagun batek utzi zidan Anaren liburua 1946an eta, hura irakurtzea, latza izan zen. Nire bizitza zirudien! (...) Fusilamendu asko ikusi genituen. Gizon gazteak paretaren kontra; tiro egin eta kitto! Kaleak itxi egiten zituzten horrelakoetan eta geroxeago ireki. Anaren egunerokoak 5 pertsona fusilatu zituzteneko leku bat adierazten du. Egun horretan fusilatu zuten nire osaba... Haur haren hitzetan, nire barneko sentimenduak irakurtzen nituen. Lau horma artean ezkutatutako neskatxak nire bizitzaren argazkia egin zuen.''}}.
 
Azkenean, aliatuek askatu zuten herrialdea eta Hepburnek esne kondentsatu pakete oso bat irentsi zuela esan zuen elkarrizketa batean, azukre gehiegiak gaixotu zuelarik. Esperientzia txar haiek Audrey [[Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa|UNICEFi]] laguntzera bultzatuko zuen bizitza osoan.
 
== Gerra ondorena ==
[[1945]]ean, gerra bukatu zenean, Audreyk [[Arnhem]]eko kontserbatorioa utzi zuen eta [[Amsterdam]]era lekualdatu zen, Sonia Gaskellekin balleta ikasiz.
 
[[1948]]an, Londresera joan zen eta balleta ikasten jarraitu zuen, orain Marie Rambertekin. Neska garaia (1,67 m) eta oso liraina, karrera eder bat izan zezakeen ustea zegoen eta Audreyk aurrera jarraitu zuen itxaropen horretan. Baina, familiaren egoera ekonomikoak ikasketak bertan behera uztera behartu zuten eta Audrey, diru faltan, antzezle lanari ekin zion, beti ere dantzariak baino hobeto irabazten zutela-eta.
 
''Dutch in Seven Lessons'', 7 ikasgaitan banatutako film hezitzaile batekin hasi zen eta High Button Shoes eta Sauce Piquanteren ekoizpen musikaletan egin zuen lan gero.
 
Lehen pelikula ''One Wild Oat'' film ingelesa izan zen eta Audreyk hotel bateko harreragile papera egin zuen. Beste lan txiki batzuk ere egin zituen: ''Young Wives' Tale'', ''Laughter in Paradise'', ''The Lavender Hill Mob'' edo ''Monte Carlo Baby''. ''Monte Carlo Baby'' grabatzen zuten bitartean, ''Broadway Gigi'' musikala egiteko deitu zioten. [[1951]]ko azaroaren 24an estreinatu zuten eta Audreyk Theatre World Award irabazi zuen bere debutean. Hurrengo 6 hilabeteetan musikal hartan jarraitu zuen lanean.
62. lerroa:
Ekoizleek [[Elizabeth Taylor]] nahi bazuten ere, [[William Wyler]] zuzendaria liluratuta zegoen Audreyrekin:
{{aipu|''Dena du neska honek: xarma, inozentzia eta talentua. Eta dibertigarria da gainera. Gure neska da!''}}.
 
[[Gregory Peck]] izar ezaguna zen eta izena lehenengo jarri ohi zen horrelakoetan, baina aktoreak bi izenak maila berean jartzeko eskatu zuen eta Oscar Saria irabaziko zuela iragarri zuen. Lortutako arrakastarekin, [[1953]]ko irailean, [[TIME]] aldizkariko azala izan zen.
 
''Roman Holiday'' grabatzen 4 hilabete eman ondoren, [[New York]]era joan zen eta Gigi interpretatzen aritu zen [[Los Angeles]] eta [[San Frantzisko (Kalifornia)|San Franciscon]]. [[Paramount]]eko kontratuak 12 hilabeteko atsedena ematen zion pelikula batetik bestera eta antzerkirako erabili zuen denbora hori.
 
Urte onak etorri ziren ondoren: ''Dos en la carretera'', ''Cómo robar un millón'', ''Una cara con ángel'', ''My Fair Lady'' ([[1964]]) eta erabateko ospea emango zion papera: ''Breakfast at Tiffany's'' ([[1961]]) filmeko Holly Golightly.
 
Hala ere, bere ustez, paperik ederrena ''Historia de una monja''n egindako Lucas mojarena izan zen. Benetako protagonista ezagutzeko aukera izan zuen eta antzekotasun handiak zeuden bien artean: belgiarrak, gerra nozitutakoak...
80. lerroa:
[[1954]]an, eszenategian zen berriro, gero senarra izango zuen [[Mell Ferrer]]en ''Ondine'' eginez eta bizitza osoan jarraituko zuen paper hori egiten. Urte horretan, [[Urrezko Globo Sariak|Urrezko Globoa]] jaso zuen eta [[Oscar Sariak|Oscar Saria]] ere bai ''Vacaciones en Roma'' filmean egindako lanagatik. 6 aste geroago, Tony Saria jaso zuen ''Ondine''gatik eta urte berean 3 sariak jasoko zituen artista gutxietako bat izan zen -Shirley Booth eta Ellen Burstyn izan ziren besteak-.
 
50eko hamarkadaren erdialdean, Audrey [[Hollywood]]eko izar zen eta, aldi berean, moda ikonoa. Estilo berezi eta elegante hark mirespen osoa zuen eta maitea bezain imitatua izan zen.
 
[[Hollywood]]eko artista, Audreyren lankide izan ziren [[Humphrey Bogart]] (''[[Sabrina (1954ko filma)|Sabrina]]''), [[Fred Astaire]] (''Una cara con ángel''), [[Maurice Chevalier]] eta [[Gary Cooper]] (''Love in the afternoon''), [[William Holden]] (''Encuentro en París''), [[George Peppard]] (''[[Breakfast at Tiffany's (filma)|Breakfast at Tiffany's]]''), [[Cary Grant]] (''[[Charade (1963ko filma)|Charade]]''), [[Rex Harrison]] (''My Fair Lady''), [[Peter O'Toole]] (''Como robar un millón'') eta [[Sean Connery]] (''Robin and Marian'') eta kide horietako asko lagun min izan zituen.
 
[[1957]]an, ''Una cara con ángel'' egin zuen, [[Fred Astaire]]rekin dantza egingo zuelarik. ''Historia de una monja'' egin zuen gero, bere paper dramatikoenetako batean eta Audreyk [[Oscar Sariak|Oscar Sarirako]] izendapena jaso zuen.
95. lerroa:
[[1963]]an, ''Charada'' egin zuen [[Cary Grant]]ekin eta, gero, [[George Cukor]]ren ''My Fair Lady'' etorri zen.
 
[[1967]]an, noizean behingo agerpenak egin zituen soilik. ''Sola en la oscuridad'' ([[1967]]) filmean, gaizkileek jazartzen zuten itsua izan zen. [[1976]]an, ''Robin y Marian'' egin zuen [[Sean Connery]]rekin.
 
[[1988]]an egin zuen azken papera, aingerua, [[Steven Spielberg]]en ''Always'' filmean izan zen.
 
[[1989]]tik [[1993]]ra arte, Audrey [[Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa|UNICEFekin]] aritu zen lanean eta asmo onen enbaxadore izan zen.
105. lerroa:
 
== UNICEF ==
[[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]], elikatze gabeziak eta umeei eragiten zien beste kalteak izan ziren bere helburu.
 
[[1993]]an, heriotza hurbil zuen Somaliara azken bidaia egin zuenean. [[1955]]az geroztik aritu zen lanean [[Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa|UNICEFekin]] eta, [[2000]]n, inaguratu zuten berari dedikaturiko estatua bat [[New York]]eko sedean.
 
== Heriotza eta ondorengoa ==
Koloneko kantzerrak hil zuen Tolochenazeko etxean, [[Suitza]]n, [[1993]]ko [[urtarrilaren 20]]an.
 
Ez zuen sekula bitxi gehiegirik jantzi eta markaren irudi izateari ere uko egin zion, baina Tiffany bitxidendak eskaparatea eskaini zion ''Our Huckleberry friend'' ezarriz.
 
[[2007]]an subastatu zuten ''Breakfast at Tiffany's'' egiterakoan soinean eraman zuen trajea eta 467.200 libera (700.500 euro inguru) ordaindu zituzten. Dirua [[Dominique Lapierre]] idazleak bultzatutako proiektu batera joan zen, [[Bengala]]n bi eskola egiteko helburuz.