Santiago Ramón y Cajal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t re-categorisation per CFD, replaced: {{ESP}} → {{banderaikur|Espainia}} using AWB
7. lerroa:
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data = [[1934]]ko [[urriaren 17]]a
| heriotza hiria = {{ESPbanderaikur|Espainia}} [[Madril]]
| heriotza herrialdea = [[Espainia]]
| erakunde nagusia =
22. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Petilla Aragoi|Aragoiko Petillan]] jaio zen, aita herriko sendagilea zuela. [[Luna (Zaragoza)|Luna]], [[Valpalmas]] eta [[Ayerbe]]n bizi izan ostean, eta 1869an familia [[Zaragoza]]ra aldatu zen. Santiagok [[medikuntza]] ikasketak [[Zaragozako Unibertsitatea]]n egin zituen; [[1873]]an titulua lortu baino lehen, ile apaintzaile eta zapatagin aritu zen<ref>Txomin Laxalt: ''Brèves de Pays basque'', [[2008]]. 40.or.</ref>. 21 urte zituela, [[soldadutza]] egitera joan behar izan zuen. Armadako osasungintzako lehiaketa gainditu zuen, eta lehenik Katalunian aritu zen lanean. [[1874]]an [[Kuba]]ra igorri zuten, tropa kolonialen mediku. Bertan [[disenteria]] eta [[malaria|paludismoak]] jo zuten, eta Espainiara itzuli behar izan zuen<ref>Victoria HORRILLO, José María LÓPEZ PIÑERO: [http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=ramon-y-cajal-santiago Ramón y Cajal, Santiago (1852-1934)] Mcnbiografias.com</ref>.
 
[[1884]]-[[1887]] bitartean Valentziako unibertsitateko anatomiako irakasle izan zen, eta histologia eta anatomia patologiako irakasle Bartzelonako (1887-[[1892]]) eta Madrilgo (1892-[[1922]]) unibertsitateetan. 1913. urte aldera laborategiko frogetan [[enbrioi]]en eta animalia gazteen [[garun]]eko, [[bizkarrezur-muin]]eko eta zentzuguneetako nerbio ehunaren egitura fina aztertzeko [[Camillo Golgi]], italiar medikuak, erabilitako zilar nitrato koloregaia ([[1903]]) hobetu zuen urre koloregaia asmatuz. Nerbio egitura aztertzeko erabiltzen den koloregai horrek begiaren [[erretina]]ren egitura eta gai grisean nahiz bizkarrezur-muinean nerbio zelulek duten egitura eta lotura aztertzeko ez ezik, garuneko tumoreak diagnostikatzeko ere funtsezko balioa du.
 
[[1906]]. urtean Camillo Golgirekin batera Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, [[neurona]] edo nerbio zelula nerbio sistemaren egituraren oinarri gisa aztertu eta finkatu zuelako. Aurkikuntza horrek eragin handia izan zuen nerbio sisteman neuronek betetzen duten oinarrizko funtzioa eta nerbio kitzikaduren funtzionamendua aztertzeko.
 
Espainiako Real Academia de las Ciencias-eko kide izateaz gainera, Instituto Nacional de Higiene erakundeko zuzendari ere izan zen. [[1920]]. urtean Espainiako [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.ak]] haren izena daraman institutua sortu zuen Madrilen; han eman zituen lanean Ramón y Cajal-ek hil bitarteko urteak. Aipaturiko Nobel sariaz gainera, Moskuko nazioarteko saria ([[1900]]) eta Helmholtz Domina ([[1905]]) jaso zituen.
 
== Idazlanak ==
63. lerroa:
 
{{bizialdia|1852ko|1934ko|Ramon y Cajal, Santiago}}
 
[[Kategoria:Medikuntzako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Espainiako medikuak]]