Txinako Herri Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Txinako Herri Errepublika: barne lotura zuzenketa: Tiananmen plaza
t →‎Erlijioa: barne lotura zuzenketak
316. lerroa:
Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, [[Budismo]]a eta [[Taoismo]]a nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera [[neolitiko]]tik datorren [[animalia|animalien]] gurtza eta [[eguzkia]], [[ilargia]], [[zeru]]a eta hainbat [[izar]]ren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.
 
Populazioaren %6a [[Budismo|Budista]] da eta horren barruan batez ere [[Mahāyāna|Mahayana Budismoa]] (大乘) eta bere azpian dauden [[Lur Puroa]] (净土宗) eta [[Zen]] (禅宗) dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. [[Theravada Budismoa]] eta [[Tibetar budismo|Tibetar Budismoa]] ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. [[Hui herria|Huien]] artean 20 milioi [[musulman]] daude eta gainera 15 milioi [[protestantismo|protestante]] eta 5 milioi [[katoliko]].
 
[[Falun Gong]], [[1990eko hamarkada]]n garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.
 
Azken urteetan [[Feng shui]]aren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. [[Yin]] eta [[Yangyang]]arekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek [[Tang dinastia]]ren garaian hedatu ziren, [[VII. mende]]tik [[X. mende]]ra.
 
=== Mitologia ===