Ernest Hemingway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: Pulitzer saria
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Belaunaldi Galdua
19. lerroa:
== Biografia ==
 
Ernest Hemingway Oak erdiko klaseko familia batean jaio zen. Bere inguruko gazteek egin ohi zutenaren kontra, unibertsitatera ez joatea erabaki zuen, eta kazetari lanean hasi zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n anbulantzia gidari gisa parte hartu zuen, Italiako frontean. Gerrak eragin handia izan zuen haren bizitzan eta lanbidean : zauritu egin zuten, eta aurrerantzean, heriotzaren gordintasuna topatzeak eraginda beharbada, biolentziaren eta arriskuaren aurrez aurre egotea bilatu zuen modu ia obsesiboan, heriotzari aurre egiteko. Osatu zenean ezkondu eta Europara joan zen zenbait egunkaritako berriemaile gisa. Parisen, han hartu baitzuen etxea, literatura munduko jendea ezagutu zuen, bere aberrikide erbesteratuak besteak beste : sintaxiaren artean maisu izan zituen [[Gertrude Stein]] eta [[Ezra Pound]], [[Francis Scott Fitzgerald]] eta Steinek [[belaunaldiBelaunaldi galduaGaldua]] definitu zuen garaiko gainerakoak.
 
1925ean gerrako heroi gazte baten nortasuna moldatzen duten ipuin bilduma argitaratu zuen, ''In Our Time'' (Gure garaian), eta hurrengo urtean, [[zezenketa]]ren mitoak erakarrita, Estatu Batuetako bikote baten Paristik [[Iruñea|Iruñerako]] bidaia kontatzen duen ''The Sun Also Rises'' (1926, Eguzkia irten ere egiten da) eleberriarekin irakurleen behin betiko onespena jaso zuen. [[Eleberri]] horretan finkatu zen ''belaunaldi galdua'' esaldia, handik aurrera Estatu Batuetako 1920 ondoko intelektualak izendatzeko erabili zena. Eleberri horrek bazituen, dagoeneko, Hemingwayren kontakizunen bi ezaugarri nagusiak : bere estilo arina, zehatza eta aldi berean lirikoa, batetik; eta bizitzari buruz zuen ikuspegia, bestetik; izan ere, Hemingwayk etengabeko arriskutzat hartzen baitzuen bizitza, bakoitzak buru belarri murgildu behar zuen [[abentura]]tzat, heriotzari aurre egiteko adinako adorea eta bihotza izatera iristeko.