Joana I.a Gaztelakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
 
== Austriako artxidukesa, Borgoña eta Brabanteko dukesa eta Flandriako kondesa ==
Europan garai hartan ohitura zen bezala, Isabel eta Fernandok bere seme-alaben ezkontza guztiak negoziatu zituzten etorkizunerako irteera guztiak ondo lotuta uzteko. Joanaren kasuan, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Erromatar Germaniar Inperio Sakratua]]ren enperadorearen semearekin, [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a Habsburgokoaren]] semearekin, [[Filipe Ederra]]rekin ezkondu nahi izan zuten. Honela, Filipe Errege-erregina Katolikoak zituzten zenbait lurren jabe egingo zen. Joanaren ezkontzaren ondoren, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] bere alaba [[Margarita Austriakoa]]ren eskua eskatu zioten Maximilianori, lehenengoen seme [[Joan]]ekin ezkon zedin.
 
[[1496]]ko abuztuan, Joana barkuz atera zen [[Kantabria]]ko [[Laredo]]tik eta 31n [[Ingalaterra]]ra iritsi zen. Gaztelako Koroaren indarra erakutsi nahian, beste 131 ontzi ere baziren, nao eta karabela artean eta 15.000 gizonez osatutako tripulazioa ere bai. Ama eta senideak agurtu eta [[Flandria]] ezezagun hartara bideratu zen, etorkizunean bere senarra izango zena ezagutzera. Ibilaldiak zenbait arazo gainditu behar izan zituen, [[abuztuaren 31]]n [[Portland]]en (Ingalaterra) babestu beharrean izan zelarik. Kostaldera hurbiltzen ari zenean, berriz, 700 gizon zeramatzan ontziak talka egin zuen harri eta hare artean eta hondoratu egin zen, Joanaren jantziak eta gauza asko galduz.
34. lerroa:
[[Fitxategi:Don Felipe y Doña Juana.jpg|thumb|250px| <small><center>Gaztelako Joana eta Filipe</small>]]
Nahiz eta ezkongaiak elkar ez ezagutu, elkar ikusi bezain laster, bata besteaz maintemindu ziren. Baina Filipen interesak ez zuen luze iraun eta Joana zeloen patologian murgildu zen. Seme-alabak hasi ziren etortzen eta egoera okertu egin zen:
* [[Leonor]] ([[Lovaina]], [[1498]]ko [[azaroaren 24]]-[[Talavera]], [[1558]]ko [[otsailaren 18]]). Austriako artxidukesa bilakatu zen eta [[Manuel I.a Portugalgoa|Emanuel I.a Portugalgoa]]rekin ezkondu zen.
* Karlos ([[Gante|Gent]], ([[Flandria]]), [[1500]]eko [[otsailaren 24]]-[[Cuacos de Yuste]] ([[Cáceres|Caceres]]), [[1558]]ko [[irailaren 21]]). Espainiako erregea ([[1516]]-[[1556]]) izan zen [[Karlos I.a]] izenpean eta Erromatar Germaniar Inperio Santuaren Enperadore ([[1519]]-[[1558]]) Karlos V.aren izenpean.
* [[Isabel]] ([[Brusela]], [[1501]]eko [[uztailaren 18]]-[[Gante|Gent]], [[1516]]ko [[urtarrilaren 19]]an). Austriako artxidukesa. [[Kristian II.a Danimarkakoa]] erregearekin ezkondua.
 
== Gaztelako erregina ==