Loiola (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
 
Loiolako paisaia erabat eraldatuko zuen bigarren azpiegitura handia [[Loiolako kuartela|Loiolako Kuartelak]] izan ziren eta 1926an inauguratu ziren. Eraikuntza honek suposatu zuen historikoki Alde Zaharrean kokatutako armada Loiolara mugitzea. Kuartelen eraikuntza bultzada izan zen biziberritze hirigintza egitasmoak auzoan burutzeko, nahiz eta, Lorategi Hiria bezalako proiektu erresidentzialak baztertu ziren eta langileei zuzenduriko hirigintza hobetu zen. 1927an idatzi zen Loiolako Kaskoari zegokion hiri-berrantolakuntza lehen planoa. Gune zaharraren inguruan, 3 eta 4 mailatako etxebizitzak eraiki ziren eta honek lehen desoreka ekarri zuen maila baxuko etxe eta baserriekin alderatuz. Auzoko parrokia 1937an inauguratu zen dagoeneko jendetsua bilakatzen ari zen auzoari zerbitzu emateko.
[[Fitxategi:Loiolako Bihotz Sakratuaren eliza.jpg|thumb|Loiolako BihotzJesusen SakratuarenBihotza eliza [[1942]]an]]
40. hamarkadan, ''[[Patronato de Casas Militares]]'' delakoak militarrentzako hainbat etxeen eraikuntza hartu zuen bere gain. Azken eraikuntza hauekin, beteta geratzen da jada Topo, Donostia-Hernani errepidea eta Urumea ibaiak osaturiko hirukiaren hiri-espazioa.