Vlad Drakula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Atzerri arazoak: Barne lotura zuzenketak
98. lerroa:
 
=== Valakiako boterea berreskuratu zuen azken aldia ===
Ez dakigu zergatik 1474 inguruan Vlad Drakula libre utzi zuten. Horrela, [[Vaslui-ko gudaldian parte hartu zuen]] ([[Iași|Jashi]] eskualdean, [[Moldavia]]), [[Esteban Bathory]] Transilvania-ko printzearekin batera. Bien artean Valakia inbaditu zuten Esteban ''Handia'' Moldaviakoak (Vlad-en lehengusua zenak) bidalitako transilvanoen, boiardo valakoen eta moldavo gutxi batzuen armadarekin. Printze-aulkia berreskuratu zuen, baina Esteban Bathory Transilvania-ra itzuli zenez, etsaien aurrean ahul geratu zen Vlad.
 
Aulkia lortu eta hiru egunetara turkiarrak eraso zituen, otomandarrek Valakia erasotzeko asmoz armada prestatuta baitzuten ([[Basarab Laiota]] printze-aulkian jarri asmoz). Turkiarrei noble boiardoek laguntzen zieten eta Basarab bera buru zutela eraso zioten Vlad-i eta hil egin zuten bere guardia moldaviarrarekin batera (haietako 10 soldadu atera ziren bizirik bakarrik). Hil ostean, aurpegia eta ilea kendu zioten buruari eta Istanbulera eraman zituzten garaile-oroigarri gisa.