Vlad Drakula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Paldoztatzea: Barne lotura zuzenketa: Bartolome (apostolua)
t →‎Atzerri arazoak: Barne lotura zuzenketak
83. lerroa:
=== Atzerri arazoak ===
 
Behin barne arazoak konponduta, Hungariako errege zen [[Matias I.a Hungariakoa|Matthias Corvinuss]]-rekin bat egin zuen (Iancu Hunedoara-koaren semea zena) 1459an eta, zergak ordaintzeari lagata, turkiarren kontra egin zuen. Lehen gerra kanpainak arrakastatsuak izan ziren, baina hungariar erregeak laguntza handirik eman ez zionez eta baliabide gutxi zituenez berak, ez zuten asko iraun.
 
[[Fitxategi:Vlad tepes painting.jpg|thumb|left|200px| Vlad Drakula [[Esterházy]] gazteluko gazteluan dagoen margolan batean (XVII. mendea)]]
 
[[1461]]ean Drakulak bere gudaldi ezagunenetako bat egin zuen. [[KonstatinoplaKonstantinopla]]ko konkistatzailea zen turkiar sultanak, [[Mehmet II.a]]k, tranpa bat jarri zion: turkiarren laguna zen [[Catavolinos]] greziarra bidali zion enbaxadari Vlad-i eta [[Giurgiu]]-n (Bukarest ondoko Danubinoaren portuan) hitzordua jarri zion “mugako arazo txiki bat konpondu asmoz”. Baina sultana ez zen agertu eta, bere ordez, [[Hamza Beg]] jeneralak zuzendutako soldadu taldea zuen Vlad Drakulak zain Giurgiun. Vlad-ek, gertatuko zenaren jakinaren gainean egonda, ordaintzeke zituen zergen parte bat eta opariak eraman zituen sultanarentzat, baina baita zalditeriako talde handi xamar bat, zeinekin turkiarrak erraz garaitu zituen. Gudaldiko preso guztiak, Catavolinos eta Hamza Beg barne, Valakiako hiriburura eraman zituen, [[Târrgovişte]]-ra, eta han paldoztatu zituen (beste iturri batzuek diote Hamza Beg mugan utzi zuela hankak eta eskuak moztuta, baina oraindik bizirik).
 
Urte horretan bertan, Mehmet II.ak, Valakia (''Valahia, Țara Românească'') inbaditzera zihoala, atzera egin zuen botagureak jota eta soldaduak beldurtuta zituela, milaka zigortu ikusi zituenean Danubioaren bi aldeetan hesoletan usteltzen (eta hori oso gizon odolzalea zela). Sultanak ikusi zuenari "paldoztuen basoa" deitu zaio, zigorra gauzatzeko haran bateko zuhaitz guztiak moztu baitzituzten, 23.000 preso turkiar, hungariar, errumaniar, bulgariar eta kolono saxoniar eta haien familiak paldoztu ahal izateko.<ref>[http://www.royalty.nu/Europe/Balkan/Dracula.html The Real Prince Dracula]</ref>
93. lerroa:
Arrakasta hauek bizkortuta, Vlad III.ak Danubioa gurutzatu zuen otomandarren lurretan sartuz eta haien armada garaitu zuen. Hungariako Corvinuss-i [[1462]]ko [[urtarrilaren 11]]n bidali zion gutunean, etsaien 24.000 buru jaso zituela esan zion (erretakoak jaso ez zituelarik) eta bi zakuz lagundu zuen gutuna belarriz, sudurrez eta buruz beteta. Hain izu handia zabaldu zuen otomandarren artean, askok [[Istanbul]]etik ihes egin zutela, bizantziarren aldekoekin bat eginda, Vlad-ek hiria hartuko zuelakoan.
 
Haserretuta, Mehmet II.ak 150.000 gizoneko eta Danubioan gora joandako ontziz osatutako armadaz egin zion eraso Vlad Drakulari (horrela adierazi zion bere [[bisir]] handiari sultanak berak). Soldadu horien artean, 4.000 zaldun zihoazen [[Radu ''Ederra'']], Vlad III.a Drakularen beraren anaia buru zutela. Ez dakigu zenbat gizon izan zituen Drakulak haiei aurre egiteko, baina iturri batzuen arabera 22.000 eta 30.900 izan ziren. Argi dakiguna da otomandarrek Valakiako hiriburua, Târrgovişte, hartu zutela ([[1462]]ko [[ekainaren 4a4]]nan) eta berak, bitartean, gerrilla bidez eta lurra eta uztak errez aurre egin ziela udaberri eta udan zehar. Turkiarrei egin zien erasorik handiena ekainaren 16 eta 17an egin zuen, Vlad eta soldadu batzuk turkiarrez mozorrotu eta Mehmet-en kanpalekura sartu zirenean, sultana hil asmoz. Erasotzaileen morala gutxitzeko, Valakiako hiriak hutsarazi zituen (pertsonez eta ondasunez). Otomandarrek alde egin zuten Kilia-ko gotorlekua hartu ezin ostean ([[Moldavia]]-ko hegoaldean zena) eta armadan izurritea sartu zelako. Horrela, Radu "Ederra" bakarrik geratu zen bere anaiaren aurrean.
 
Garaipenak garaipen, noblezia aurka zeukan Vlad Drakulak eta Radu-ri bere babesa eskaini zioten. Radu-k Poenari gotorlekuan inguratu zuen bere anaia Vlad. Turkiarren artean zegoen antzinako zerbitzari batek abisu bat jaurti zien gezi bidez gotorlekukoei (McNally eta Florescu egileen ustez) eta mezua irakurtzean Vlad-en emaztea zen Cnaejna printzesak bere burua [[Argeş]] ibaira bota zuen harrapatua ez izateko —harrezkero ibaiari ''Râul Doamnei'' deitzen zaio ‘anderearen ibaia’—. Vlad bera preso hartua izan zen eta 1462ko abuztuan Corvinuss-ek [[Siddhartha Gautama|Buda]] hirian kartzelan sar zezala lortu zuen Mehmet II.ak, Istanbuletik bidalitako gutunekin eta dokumentu faltsuekin bere alde jarrita. Horrela Radu bihurtu zen Valakiako printze edo vovoida eta turkiarren eskuetan zegoen txotxongilo papera bete zuen.