Vlad Drakula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketak
t →‎Paldoztatzea: Barne lotura zuzenketa: Bartolome (apostolua)
75. lerroa:
Valakiako nobleen boterearen beste oinarrietako bat saxoi jatorriko jendea bizi zen Transilvaniako hiri autonomoekin zuten lotura zen. Vlad-ek hiri horiek Valakian zituzten pribilegioak kendu zituen eta eraso ere egin zituen. Era horretan, berari zergarik ordaindu nahi izan ez zioten edo berarekin merkataritzan aritu nahi ez zuten hiriekin oso ankerra izan zen: Kronstadt ([[Braşov|Brasov]]) eta Hermannstadt ([[Sibiu]]) hiri transilvaniarretan biztanleak multzoan paldoztatu zituen.
 
[[1459]]an [[San Bartolome Apostolua(apostolua)|San Bartolome]] egunez 30.000 kolono saxoi eta ofizial paldoztatu zituen, hots: [[Braşov|Brasov]] hiriko saxoi gehienak. Transilvaniako hiri hau bere aurka altxatu zen [[Dan II.a]] laguntzeko, Vald-en aurkako hungariar eta errumaniarrekin batera. Bazkari handi bat ospatu zuen zigortu taldearen erdian eta, bitartean, borrero batek altxamenduaren buruzagiak eta haien familiako kideak zatitzen zituen tarima baten aurrean. Festa iluntzera arte luzatu zenez, Vlad eta bere armadak, argia izateko, hiriari sua eman zion. Paldoztatu ez zituztenak, multzoetan bildu eta odol hotzean hilarazi zituen ezpataz edo labankadaka. Ondoren, Țara Bârsei hiria eraso zuen eta han ere zigorrak egin zituen. <ref>[http://mysite.du.edu/~etuttle/misc/europe.htm#Wall History of Central Europe]</ref><ref>[http://www.nndb.com/people/439/000113100/ Vlad the Impaler]</ref><ref>[http://www.stanford.edu/group/rsa/_content/_public/_htm/dracula.shtml DRACULA: between myth and reality]</ref>
 
Hurrengo urtean Amlaș eta Făgăraș hiriak suntsitu zituen eta borrokan hil ez ziren biztanleak paldoztatu zituen edo erre egin zituen, bere aurka altxatu zirelako.