Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
45. lerroa:
 
=== 1980ko hamarkada: goia jotzen ===
Zentsurak debekatutako hainbat kantuz osatutako ''[[Natxo de Felipe... eta Oskorri sortu zen]]'' diskoa (Xoxoa, 1981) kaleratuz hasi zuten hamarkada. Ondoren etorri zen taldekideen ustez Oskorriren ordu arteko lanik borobil eta landuena, ''[[Adio Kattalina]]'' ([[Elkar]], 1982). ''Plazarik plaza''ren jarraipen zuzena da disko hori: balada goxoak ("[[Euskal Herrian Euskaraz]]", "Nafarroa") eta kantu dantzagarriak ("Gu gaituzu Oskorri", "Kalera noa ihesi"). Baina formulak horretan eman zuen bere fruiturik dirdiratsuena. Arrakasta handia gertatu zen diskoa: 15.000 ale saldu zituzten, kopuru bikaina garai hartako euskal talde batentzat. Ildo berekoak dira hurrengo disko gehienak; handik aurrera bada Oskorri identifikatzen duen musika ulertzeko modu bat.
 
Taldeak Europan zuen arrakastaren seinale da hurrengo diskoa, ''[[Alemanian euskaraz]]'' (Elkar, 1984). Berez, Alemaniako Folk Freak-Pläna diskoetxeak Europara begira kaleratutako bilduma baten Euskal Herrirako edizioa zen. Diskoan, Oskorriren kanturik ezagunenetako batzuen bertsio berrituak agertu ziren, eta arrakasta lagun izan zuten Euskal Herrian ere. Hamarkada hartako diskoetan daude taldearen kanturik ezagunenetako batzuk ("Kattalin", "Hau da debilidadea", "Irlandar abiadorea"...). Idazle ezagunen hitzak musikatzeaz gain ([[Sarrionandia]], Aresti, [[Izagirre]], [[Jon Mirande|Mirande]], [[Joxe Austin Arrieta]]...), gero eta gehiago lan egiten hasi ziren bertsolariekin, hala nola [[Xabier Amuriza]] eta [[Jon Sarasua]]rekin, alde batera utzi gabe bertsolaritzaren altxorretatik jasotako koplak eta bertso askotan anonimoak. Kantuen hitzak izugarri zaintzea izan da Oskorriren beste ezaugarrietako bat hasieratik.
75. lerroa:
# ''[[Oskorri (diskoa)|Oskorri]]'' ([[1979]]).
# ''[[Plazarik plaza]]'' ([[1980]]).
# ''[[Natxo de Felipe... eta Oskorri sortu zen]]'' ([[1981]]).
# ''[[Adio Kattalina]]'' ([[1982]]).
# ''[[Alemanian euskaraz]]'' ([[1984]]).