Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
== Historia ==
=== Hasiera zailak ===
Oskorri [[19711972|1971n]]n sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira. Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. Oskorri izena [[Gabriel Aresti]]rekin batera sortutako ''Oskorri gaitz'' lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta beti ere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.
 
Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa sakonak gertatu ziren. De Felipek, bakarrik geratu, eta musikari berriekin osatu zuen taldea. Batez ere, txikitatik ezagutzen zuen [[Anton Latxa]] (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta [[Eibar]] aldeko ([[Gipuzkoa]]) gitarra jotzaile gazte bat, [[Bixente Martinez]] (gitarra elektrikoa, mandolina, bouzukia...; [[Izukaitz]]), bilakatu ziren Oskorriko kide berriak. [[Polin Gurrea]] (flauta, klarinetea eta saxofoia) eta [[Zenaida Biurrun]]ekin batera (biolina) taldea osatu eta grabatu zuten lehen lana, ''[[Gabriel Arestiren oroimenez]]'' (CBS, 1976).