Erlatibitatearen teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:spacetime_curvature.png|thumb|right|300px|Espazio-denboran gertatzen den distortsioa, [[erlatibitate orokor]]rak aurresaten duen bezala]]
 
'''Erlatibitatearen teoriak''' [[Albert Einstein|Albert Einsteinek]] XX. mendearen hasieran plazaratutako bi teoria hartzen ditu bere baitan, [[erlatibitate berezi|erlatibitate berezia]] eta [[erlatibitate orokor]]ra, zeintzukzeinak une hartan mekanika newtondarrak eta elektromagnetismoak zuten bateraezintasunari irtenbidea aurkitzeko asmoz garatu baitzituen.
 
Erlatibitate berezia 1905ean argitaratu zuen, eta mende batzuk lehenago [[Galileo Galilei|Galileok]] eta [[Isaac Newton|Newtonek]] garatutako mugimenduaren legeak berdefinitu zituen [[Maxwellen ekuazioak|Maxwellen elektromagnetismoarekin]] bateragarri bihurtuz; horretarako bi postulatutan oinarritu zen: erreferentzia sistema inertzial guztientzat lege fisikoak berdinak direla eta [[argiaren abiadura]], [[Huts (fisika)|hutsean]], balio konstantea dela argiaren iturriaren mugimendua edozein izanik ere. Teoria honek [[grabitazio|grabitate indarrik]] gabeko kasua aztertzen du.