Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 37.10.148.199 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Defender wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|Sarako idazleari|Ziburuko idazlea|Joanes Etxeberri Ziburukoa}}
'''Joanes Etxeberri''' ([[Sara]], [[Lapurdi]], [[1668]] - [[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1749]]) [[euskal idazle]]a eta [[mediku|sendagilea]] izan zen.<ref>[http://zubitegia.armiarma.com/aipa/bid/0116.htm «Joanes Etxeberri»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> [[Euskaltzaletasun|Euskaltzale]] handia zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. [[Axular]] buruzagi eta aitzindaritzat zeukan, eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak [[euskara]]ren ingurukoak izan ziren. Bere garaian [[erlijio]]soa ez zen idazle bakanetakoa dugu, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
 
== Bizitza ==
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[jesusen Konpainia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosako]] Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena.
 
Gero [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] joan zen, [[1713]]ko [[abenduaren 11]]n [[Bera]]ko udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, [[1716]]an berretsiko zuena. [[Baztan]]go [[Elizondo]]n ere lan egin omen zuen denbora batean baina batez ere Beran bizi izan zen [[1722]] arte. Urte hartan [[Hondarribia]]ra joan zen, ordurako zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak eraginda, Etxeberri Hondarribitik alde egin zuen. [[1725]]eko [[urri]]rako [[Azkoitia|Azkoitiko]] mediku ageri zen. Bezeroen artean [[Loiola (argipena)|Loiolako]] [[jesusen Konpainia|josulagunak]] zeuzkan, besteak beste [[Agustin Kardaberaz|Kardaberaz]] edota [[Manuel Larramendi|Larramendi]]. Azkoitian jarraitu zuen mediku lanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, eta [[1749]]ko lehenengo erdialdean zendu zen, 81 urte zituelarik.<ref>[http://www.wikiteka.com/apuntes/joanes-etxeberri-sarakoa-bukaube/ www.wikiteka.com: Joanes Etxeberri Sarakoa]</ref>
 
== Lanak ==
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:
* ''[[Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraLauUrduri.htm Literaturaren zubitegia: Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna]</ref> (1718) [[Lapurtarren Biltzarra]]ri egindako [[eskutitz|gutuna]] da. Bertan euskaraz, euskara [[Lapurdi]]ko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako [[gramatika]] lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu.
* ''[[Escuararen hatsapenac]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak.htm Literaturaren zubitegia: Eskuararen hatsapenak]</ref> (1712): Saiakera elebiduna, [[euskara]]z eta [[latin]]ez idatzitako [[euskara]]ren apologia-lana, [[Julio Urkixo|Urkixok]] [[Zarautz|Zarauzko]] [[frantziskotar]]ren komentuan aurkitu zuen. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamen sutsua dugu eta [[Hegoalde (argipena)|Hegoaldeko]] apologistek ez bezala, euskaraz moldatua. Horrezaz gain, eta besteak beste, Axular izendatzen du literatur hizkuntzaren eredu nagusi.
* ''[[Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco]]''. Garai hartan kultur hizkuntza [[latin]]a zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko.
 
Bizi izan artean, lehenengo liburuxka bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren [[XX. mendea|XX. menderarte]] kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin hauek argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren "galdurik".
 
Bazen laugarren obra bat ere; ''Hiztegia'', euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. [[Manuel Larramendi|Larramendik]] ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{DEFAULTSORT:Etxeberri, Joanes}}
 
[[Kategoria:Joanes Etxeberri]]
[[Kategoria:1668ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1749ko heriotzak]]