Ugaritasunaren adar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: ezker emate eguna
2. lerroa:
'''Ugaritasunaren adarra''', baita ere '''kornukopia''' izenez ezaguna, oparotasunaren ikurra da, [[K. a. V. mendea|K. a. V. mendetik]] erabilia.
 
[[Greziar mitologia]]n, [[Amaltea]]k, Zeus, ahuntz baten esnearekin hazi zuen. Esker on bezala, Zeusek ahuntzaren adarretako bat eman zion. Adar honek, zuen pertsonari, pertsona honek nahi zuen edozer emateko ahalmena zuen. Hortik dator kornukopia edo ugaritasunaren adarraren elezaharra. Jatorrizko irudikapenetan, adarra, fruituz eta lorez betea egoten zen: hainbat jainkosa, [[Fortuna (mitologia)|Fortuna]] bereziki, ugaritasunaren adarrarekin irudikatzen ziren. Irudi modernoagoek, [[Eskeresker Emateemate Egunaeguna]]ren [[mural]]etan erabilitakoek bezala, fruitu eta barazkiz betetako zumezko [[saski]] bat erakusten dute.
 
Irudikapen modernoetan, kornukopia, oinarrian, kono kurbo bat da, hutsa eta [[hondo]]rik gabea, tipikoki, hainbat fruitu ezberdinez betea. [[Kolonbia]]ko [[armarri]]an ere erabiltzen da, bertan, bi kornukopia agertzen direlarik, bata, fruituz eta herrialdeko lore exotikoekin betea eta bestea, urrezko txanponez betea. [[Peru]]ko armarrian, urrezko txanponak isurtzen dituen kornukopia bat agertzen da.