Fernando Goñi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
'''Fernando Goñi Erize''', [[pilota]] arloan '''Goñi III.a''' deituraz ezaguna ([[Zubiri]], [[Nafarroa Garaia]], [[1973]]ko [[otsailaren 25]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesional ohia eta enpresaburua da. Pilotan, atzelari jardun zuen, [[Aspe (enpresa)|Aspe]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da. Lehendabiziko partida [[1998]]ko [[otsailaren 27]]an jokatu zuen, Iruñeko [[Labrit pilotalekua]]n, eta pilotaleku berean hartu zuen erretiroa, 2010ean.<ref name=berria20101222>[http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-12-22/026/005/beti_egon_naiz_zerbaitegatik_lehiatzen_amestu_ezinezko_ibilbidea_izan_da.htm «Fernando Goñi, pilotari ohia: "Beti egon naiz zerbaitegatik lehiatzen; amestu ezinezko ibilbidea izan da!"»], ''Berria'', 2010-12-22.</ref>
 
Binaka jokatuz nabarmendu zen: lau aldiz irabazi zuen [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakako txapelketa nagusia]], eta 12 urte eman zituen estelarrak jokatzen. Jo handikoa ez zen, baina pilotari langilea eta lehiakorra zen, ia hutsik egin gabe pilota ederki gozatzen zuena, bereziki partida garrantzitsuenetan.<ref name=berria20101222/>