Gneo Ponpeio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketak
1. lerroa:
'''Gneo Ponpeio''', [[latin]]ez ''Gnaeus Pompeius'' (K. a. 75 - K. a. 45ko [[apirilaren 12]]) [[Erromatar Errepublika berantiar|Berant Errepublikako]] jeneral eta politikaria izan zen, [[Ponpeio|Ponpeio Handiaren]] seme zaharrena eta [[Sexto Ponpeio]]ren anaia.
 
[[Julio Zesar|Zesarrek]] Rubicon ibaia zeharkatu zuenean, K. a. 49an, aitarekin ekialdera jo zuen. Pharsalos batailaren ostean, [[Ponpeio|Ponpeio Handiak]] [[Egipto]]ra joan zen ihes eginda. Hor, [[Ptolomeo XIII.a]].akk hil zuen, K. a. 48an.
 
Hilketaren ostean, Gneo eta [[Sexto Ponpeio]]k [[Julio Zesar|Zesarren]] aurkariekin bat egin zuten. Afrika probintzian [[Kinto Zezilio Metelo Eszipion Pio Nasika|Metelo Eszipion]], [[Katon Minor]] eta beste senatari batzuekin bildu ziren. [[Julio Zesar|Zesarrek]] Thapsus batailan garaitu zituen, K. a. 46an. [[Kinto Zezilio Metelo Eszipion Pio Nasika|Mestelo Eszipion]]ek zein [[Katon Minor]]rek bere burua hil zuten. Ponpeio anaiek [[Hispania]]ra egin zuten ihes, non, Tito [[Labieno]]rekin batera, beste armada bat antolatu zuten [[Julio Zesar|Zesarri]] aurre egiteko.
 
K. a. 45ean, Munda hiritik hurbil bi armadek topo egin zuten. Borroka latza eta orekatua bazen ere, [[Julio Zesar|Zesarren]] zalditeria erabakigarria suertatu zen. Batailan, Tito [[Labieno]] eta beste 30.000 soldadu hil ziren. Ponpeio anaiek berriro egin zuten ihes. Aldi horretan, ordea, jarraitzaileak aurkitzea zailagoa zen, [[Julio Zesar|Zesarrek]] gerra zibila irabazi zuela garbi zegoelako. Hori zela eta, aste batzuen buruan, Gneo atzeman eta, traizioa leporatuta, hil egin zuten. [[Sexto Ponpeio]]k, berriz, erresistentzian jarraitu zuen urte gehiago.