Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Izena: Barne lotura zuzenketa: Piton
t →‎Pitia edo Pitonisa: Barne lotura zuzenketa: Dodona
26. lerroa:
Oso gutxi ezagutzen da orakuluak jarraitzen zen errituari buruz. Pitia ''aditon'' izeneko toki batean zegoen [[tripode]] baten gainean esertzen zen, Apolo Pitioren tenpluaren hondoan. Αδυτων hitzak, santutegiaren hondoa esan nahi du eta το αδυτων hitzek berriz, sarrera debekatutako toki sakratua.
 
[[Dodona|Dodonako orakulua]]n, kontsultak, berunezko xafletan grabatuak egiten ziren, indusketetan asko aurkitu izan direnak. Pitiak, apaiz batek batu eta hitz neurtuan idazten zituen erantzunak ematen zituen (benetako orakulua). Ondoren, kontsulta egiten zuen pertsonari ematen zitzaion. Lehen une batean, pitonisaren erantzunak hitz neurtuan izaten ziren, baina, [[Apolo]] [[musika]]ren jainkoa izaki jende askori oso bitxia iruditzen zitzaion iragarpenek hain melodia eta erritmo kalitate kaxkarra izatea. Eta beraz, laster, pitonisa, bere iragarpenak hitz lauan egiten hasi zen.
 
Gaiaren adituek aurre egin behar dioten misterioetako bat, Delfosko orakuluak hainbeste aldiz asmatu izana da. Jendeak orakulu honengan zuen fedea erabatekoa zen, baita asmatzen ez bazuen ere, kasu horretan, hutsa, esandakoaren interpretazioa zela esaten baitzen, eta ez orakulua bera.