Ipar Mazedoniako Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎Ekonomia: Barne lotura zuzenketa: langabezia
178. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Mazedoniako lurraldearen % 27 besterik ezin da landu; hala ere, bere burua asetzeko lain ateratzen du nekazaritzatik. Lantzen diren [[nekazaritza]] gai nagusiak hauek dira: laboreak, barazkiak, ardoa, tabakoa, arroza, etab. Berun, zink, kromo eta burdin hobiak ugariak dira, baina Mazedoniako energia baliabideak ez dira bertako beharrak asetzeko adina. Hirugarren sektorea hiriburura biltzen da batez ere, eta bertan bizi da biztanleen laurdena. [[Jugoslaviako Errepublika Federala]] osatzen zuten sei errepubliken artean Mazedonia zen gobernu federalarekiko diru mendekotasun handiena zuena. Horrez gainera, Mazedoniako merkataritza harremanen % 50-60 antzinako federazioko errepublikekin egiten zen, [[Serbia]]rekin batez ere. Federazioa desegin izana batetik, eta bestetik, [[Serbia eta Montenegro]]ren kontrako nazioarteko zigorrek ondorio izugarriak izan zituzten Mazedoniako ekonomian. Bestalde, Mazedoniako ekonomiari kalte gogorrak ekarri zizkioten barne borroka latzak zituzten lurraldeetatik hurbil egoteak (Bosnia, Kosovo…), eta orobat Greziak jarritako ekonomia blokeoak. Horren guztiaren ondorioz, industria ekoizpena % 75 jaitsi zen 1992an –erregairik batere ez baitzuten–, [[langabezilangabezia]]a % 40ra iritsi zen eta barne produktu gordina % 14 jaitsi zen.
 
Independentzia eskuratu zuenetik, erreforma ekonomiko handiak egin dira Mazedonian, ekonomia irekia bideratu eta merkataritza sustatu dira (azken urteetan [[Barne produktu gordin|BPGaren]] %90 hartu du), atzerriko inbertsioak erakartzen saiatu da eta inflazioari eustea lortu du (% 2koa izan zen 2007an). 1996tik aurrera ekonomia hazi egin da, era iraunkorrean, mantso bada ere. Bestalde, ordea, langabezia tasa oso altua da (2005ean, % 37,2) eta biztanleen % 22 bizi zen pobrezian, 2006an.