1814ko eskutitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: errege
t Barne lotura zuzenketak
4. lerroa:
Luis XVIII.a Frantziako erregeak, 1814ko ekainaren 4an, Napoleon bota eta tronua berreskuratu zuenean izenpetu zuen dokumentua. Antzinako Erregimena berriro ezarri beharrean, Kartak, Iraultzan izandako aurrerapen asko errespetatzen zituen; Legearen aurrean denon berdintasuna, gizabanakoaren askatasuna eta askatasun ekonomikoa, kode zibila, administrazioa, e.a. Kartak erregearen agintea mugatu egiten zuen. Erregeak ministroak eta nobleen ganberako kideak izendatzen zituen, baina beste ganbera bat ere bazegoen, diputatuen ganbera, eta hauek burgesiak aukeratzen zituen. Azken ganbera honen egitekoa legeak eta aurrekontuak onartzea zen. Antzinako Erregimenaren eta berriaren arteko konpromisoa zen Karta.
 
Goian idatzitakoa laburbilduz, Frantziako [[Borboien berrezarkuntza (Frantzia)|Frantziako Borboien Berrezarkuntza]] eta gero, nahiz eta [[ideologia]] kontserbadorea izan, legeak ez ziren iraganeko [[monarkia absolutu|absolutismora]] bueltatu. Konstituzio honetan, nahiz eta [[Frantziako Iraultza|Frantziar Iraultzako]] eskubide batzuk agertu, [[subirautza]] [[errege]]an datza, eta berak ditu botere guztiak, [[Jainkozko Eskubidea]] deitzen zitzaiona.
 
1814eko ekainaren 4an egidako dokumentuko artikulorik aipagarrienak beheko hauek dira:
 
"15. art. [[Botere legegile|Aginte legegile]]a batere dute erregek, Pareen Ganberak ([[senatu]]ak) eta Departamentuetako Diputatuen Ganberak ([[behe ganbera]]k).
 
19. art. Ganberak ahalmena dute erregeri edozeri buruzko legea proposatzeko eta jakinarazteko zer komeni den zehaztea bertan.