Vespasiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Barne lotura zuzenketa: Britaniako erromatar konkista
2. lerroa:
'''Vespasiano'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0076.pdf Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak...] Euskaltzaindiaren 76. araua</ref> ([[latin]]ez ''Imperator Caesar Vespasianus Augustus'' eta jatorriz ''Titus Flavius Vespasianus'') (K. o. 9ko [[azaroaren 17]]a - K. o. 79ko [[ekainaren 23]]a) [[erroma]]tar enperadorea izan zen, [[Flaviar leinu]]ko lehena. Hurrengo bi enperadoreen ([[Tito]] eta [[Domiziano]]) aita izan zen. Boterea [[Lau enperadoreen urtea|Lau enperadoretako urte]] iskanbilatsuan eskuratu zuen. Erreformengatik eta [[Judea]]ren kontrako kanpainarengatik ezagutzen zaio Vespasianori.
 
Gazterik sartu zen gudarostean eta, [[Britaniako erromatar konkista|Britainiako konkista]]n ospea irabazita, [[Afrikako prokontsul]] izendatu zuen [[Neron]]ek. [[67]]. urtean Judeara abiatu zen hebrearren matxinada bat zapaltzera eta [[Jerusalem]]go hiriari setioa jarri zion Neron hil zela jakin zuenean. [[69]]an ekialdeko gudarosteak enperadore izendatu zuen ''Poetovion'' (gaur egungo [[Ptuj]], [[Eslovenia]]). [[70]]. urtean gudarostea bere seme [[Tito]]ren ardurapean utzi eta [[Erroma]]ra itzuli zen. Agintari zuhurra izan zen eta egonkortasun politikoa lortzen saiatu zen. Senatuak neurri bereziez baliatzeko aukera eman zion ''([[Lex de imperio Vespasiani]])'', eta, bere semea, Tito, kontsul eta ondorengo, izendatu zuen. Zerga berriak ordainarazi zituen eta, horrela, inperioko ekonomiaren hazkundea lortu zuen. Herrilan asko eginarazi zuen (Erromako kapitolioa eta koliseoa) eta, probintzietako jendeari erromatar herritartasuna eman zionez, herritarrak alde izan zituen. Bestalde, muga inguruetako babesa sendotu eta lurraldeak kolonizatu zituen.
 
== Erreferentziak ==