XII. mendeko Pizkundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Zientzia: Barne lotura zuzenketak
10. lerroa:
== Zientzia ==
[[Goi Erdi Aroa|Aurreko Erdi Aroan]], [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Erromatar Inperioaren Gainbeheraren]] ondoren [[Mendebaldeko Europa]]n geratu ziren antzinako greziarren kopietan eta iruzkinetan oinarritzen ziren zientzia- eta filosofia-ikasketak. Europa gehienak lehengo ezagutza ahaztuta zeukan. Eszenatoki hau XII. mendeko Pizkundean aldatu zen. [[Islam]]dar munduarekiko hartu-eman ohikoagoak [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]], [[Sizilia]]n eta [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bitartez, nahiz [[Bizantziar Inperioa]]rekiko hartu-eman sendoagoak ere, filosofo greziar eta islamdarren lanak, batik bat [[Aristoteles]], [[Euklides]], [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeo]], [[Plotino]], [[Geber]], [[Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi|Al-Khwarizmi]], [[Al-Razi|Rhazes]], [[Abulkasis]], [[Alhazen|Alhacen]], [[Avicena]], [[Avempace]] eta [[Averroes]], aurkitzea eta itzultzea ahalbidetu zien europarrei. Ertaroko unibertsitateen garapenak testu horien hedape azkarra ekarri zuen, eta zientzia-taldeek behar zuten azpiegitura ezartzen hasi zen.
 
XIII. mendearen hasierako, [[Antzinaroa|Antzinateko]] idazle garrantzitsu ia guztien neurrizko latinezko itzulpen zehatzak bazeuden, zeinek unibertsitateen eta monasterioen bidez ideia zientifikoen hedapena eragin zuen. Orduko, testu haietan agertzen zen zientzia naturala handitzen hasi zen, besteak beste [[RobertoRobert Grosseteste]], [[Roger Bacon]], [[Alberto Handia]] eta [[Joan Duns Eskoto|Duns Scoto]] eskolastiko nabarmenei esker. Egungo metodo zientifikoaren aitzindariak ikus daitezke Grossetestek matematika azpimarratzean, natura ulertu ahal izateko bidea zelakoan, baita Baconen jokabide enpirikoan, batez ere ''Opus Maius'' delakoan.
 
[[XIV. mendea|XIV. mendeko]] lehenengo erdian lan zientifiko garrantzitsu ugari egin zen, Aristotelesen zientzia-idazketen iruzkin eskolastikoen inguruan. [[Izurri Beltza|Izurrite Beltzak]] (XIV. mendearen erdialdean) ekarritako suntsipenak eta beste lazeria batzuek aurreko garaiko filosofia- eta zientzia-garapenari amaiera ekarri bazioten ere, bi mende geroago Europan [[Iraultza Zientifikoa]] hasi zen, zein [[Behe Erdi Aroa|Behe Erdi Aroko]] krisialdiak etendako zientzia garapenaren prozesuaren berpizkundetzat har daitekeen.