Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Kronologia: Barne lotura zuzenketa: Konstanzako kontzilioa
t →‎Estatuaren indartzea: Barne lotura zuzenketa: Henrike VII.a Ingalaterrakoa
212. lerroa:
Garai honetako gatazka luzeek, Ingalaterra eta Frantziaren artean borrokatutako [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerrak]] kasu, erresumarekiko erregeen boterea areagotu zuten. Gerra-premiak estatuaren eraginkortasuna handitu zuen. [[Administrazio]]a burokrazia ikasiaren esku geratu zen, zeinek postua erregeari zor zion, harekiko leialtasuna bermatuta.
 
[[Noblezia]]rekin adostasuna bilatu zuten erregeek [[parlamentu]]en estreinako bertsioen bidez: Frantziako Estatu Orokorrak, Ingalaterrako Parlamentua, Nafarroako Gorteak... Merkatariek gobernatutako hiriek ere beren tokia izan zuten biltzar horietan, eta, oro har, erregeak babestu zituzten hirien ordezkariek. Horrek tokian tokiko jaunengandik aldentzen utzi zien monarkei. [[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea|XV. mendeetan]] lortutako boterearen ondorioz, Behe Erdi Aroko erregeek benetako [[estatu]] modernoen lehenengo zutabeak eraiki zituzten: erregeen nahietara [[zerga]]k ezarri, [[gerra]] deklaratu edo [[lege]]ak sortu ahal zen. [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, [[Henrike VII.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henry VII.a]]k edo [[Luis XI.a Frantziakoa|Frantziako Louis XI.ak]] gobernatu ahal izan zuten, baroien esku-sartzea nabaritu gabe.
 
=== Elizaren gorabeherak ===