Sigmund Freud: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
t →Biografia: Barne lotura zuzenketa: Jean Martin Charcot |
||
5. lerroa:
Familia [[judu]] baten barruan jaio zen. [[Viena]]ko Unibertsitatean ikasi zuen, [[hipnosi]]a landu zuen baina historiara pasatu da "[[Psikoanalisi]]aren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.
Medikuntzan doktore titulua eskuratu ondoren, neurologia lanetan hasi zen Vienan (1886). [[Jean Martin Charcot|Charcot]]en (Paris, 1885) eta [[Bernheim]]en eraginez (1889), histeriaren etiologiari eta hipnosia sendabide gisa erabiltzeari buruzko lehen lanak idatzi zituen (''Studien über Hysterie'', 1895, ''Histeriari buruzko ikerketak''). Breuer-ekin batera psikismoaren eta kontzientearen arteko bereizketa azpimarratu zuen, eta inkontzientea aztertzeko metodo berri bat aurkitu zuen. 1895az geroztik, ideien eta oroimenen irudien elkarketa librea oinarri duen psikoanalisi teknika zabaldu eta hipnosia bazterrera utzi zuen. Teknika berri horrek, Freuden ustez, kontzientearen logikara makur ezin daitezkeen esanahi inkontzienteak ikertzeko bidea ematen du, eta ametsak, ekintza okerrak (huts egiteak, ahaztutako gauzak) edo sintoma neurotikoak (antsiak, fobiak, beldurrak, etab.), argi ditzake, gizartearen edo moralaren arauak zapaldu eta ezkutarazi dituen ordezko zeinu baitira. 1905ean ''Drei Abhandlungen zur Sexualtheorie (Hiru saio sexualitatearen teoriaz)'' idatzi zuen eta haur sexualitateaz egindako ikerketak aurkeztu zituen bertan;
[[Nazionalsozialismo|Nazien]] jazarpenagatik, [[1938]]an ihes egin behar zuen [[Frantzia]]ra, eta hortik [[Ingalaterra]]ra. [[1939]]ko [[irailaren 23]]an hil zen [[Londres|Londonen]], [[minbizi]] prozesu baten ondorioz.
|