Protagoras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: agnostizismo
6. lerroa:
[[Demokrito]]<nowiki/>aren dizipulu izan omen zen, Filolastrok Persiako magoekin harreman izan zuela baieztatzen duen arren. [[Erretorika]]<nowiki/>ren sortzaile bat izan zen, baita irakaskuntza profesionalarena ere. Platonen arabera, Protagorasek diru-mordoa irabazi omen zuela.
 
Atenasen egon zen bi denboralditan. [[Sokrates]]<nowiki/>en garaikidea izan zen eta [[Perikles]] izan zuen lagun eta babesle. Hiriko beste ahaltsu zenbaiten aholkulari ere izan zen, Kaliasena esaterako. Periklesek sortu berria zen Turi hiriko konstituzioa osatzeko eskatu zion K. a. 444. urtean. Lehendabizikoz, derrigorrezko eta irakaskuntza publikoa ezarri zuen. Periklesen heriotzaren ondoren hasi ziren arazoak Protagorasentzat. Laerziok dio arazoak [[Euripides]]<nowiki/>en etxean hasi zirela ''Jainkoez'' bere entsegua irakurri zuenean [[agnoztizismoagnostizismo]]<nowiki/>a<nowiki/> aldarrikatuz. Honez geroztik, fedegabetasunaz izan zen akusatua eta bere lanak erretzea agindu zuten, epaiketa egon zenetz argi ez den arren.
 
Heriotza zigorra ekiditeko edo erbeste agindua betetzeko, Protagoras [[Sizilia]]<nowiki/>rantz ontziratu zen. Bidetik itsasontzia hondatu egin zen eta Protagoras itota hil zen 90 urte zituelarik (Iturri gehienaren arabera).