Biztanleria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biztanleriaren bilakaera-motak: Barne lotura zuzenketa: Yemen
31. lerroa:
Europan, [[bizi itxaropen|bizi-itxaropena]] oso handia da, baina jaiotza-tasak behera egin du [[1970eko hamarkada]]z gero (milako hamar haur, Italian edota [[Espainia]]n, esate baterako). Ez dago hazkunderik eta biztanleria nabarmen ari da zahartzen. Suedian, esate baterako, % 18 inguru dira 65 urtetik gorakoak; [[Suitza]]n, % 16 dira 15 urtetik beherakoak. Saharaz hegoaldeko Afrikan jaiotza-tasa oso handia da oraindik, joera naturaletik oso hurbil dago (milako 52 jaiotza [[Mali]]n edota [[Uganda]]n) eta biztanleria oso gaztea da: 65 urtetik gorako pertsonak % 2-3 inguru dira, 15 urtetik behekoak, berriz, % 45-50 inguru. Gertaera batak zein besteak heriotza-tasaren eragina murrizten dute, eta biztanleriaren hazkundea ikaragarri bizia da. Europako toki askotan, berriz, heriotza-tasa jaiotza-tasa baino handiagoa da, eta Ipar Amerikan eta Japonian ere joera hori bera nabari da. Era horretan, atzerritarren etorrera hazkunde demografikoari eusteko faktore garrantzitsu bilakatu da.
 
[[Hego Amerika]]n, [[Karibe (argipena)|Kariben]], Asiako hegoaldean eta ekialdean esate baterako, berez ekin diote, berandu bada ere, jaiotza-tasa mugatzeari, heriotza-tasa jaitsi ondoren. Emakumeko hiru haur baino gutxiagokoa da, jada, ugaltze-tasa, eta bizi-itxaropena 70 urte ingurukoa. Baina [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] [[1960ko hamarkada]]tik aurrera abiarazi zen jaiotza planifikatzeko politika zorrotzak ekarri zuen benetako aldaketa mundu mailan. Une honetan emakumeko 1,9 haurrekoa da, batez beste, Txinako jaiotza-tasa, eta munduko herririk jendetsuenean belaunaldi-aldaketarako behar den kopuruaren azpitiko hazkundea izateak eragin nabaria izan du munduko biztanleriaren hazkundean. [[Afrika]]ko iparraldean, Ekialde Hurbilean edota [[Pakistan]]en egoera paradoxikoa da trantsizio demografikoaren aurreikuspenei dagokienez: badirudi izoztuta dagoela, herri horietan oso altuak baitira bai jaiotza-tasa (emakumeko 7 haur [[Irak]]en eta [[Siria]]n), bai bizi-itxaropena. Izan ere, kultura horietan ez dira onartzen jaiotzak mugatzeko metodoak; hala ere, zenbait herritan hasiak dira horrelako neurriak hartzen ([[Maroko]]n, [[Tunisia]]n, [[Libano]]n eta [[Kuwait]]en, esate baterako). Azkenik, trantsizio hori hasi besterik ez da egin Saharaz hegoaldeko Afrikan —Hegoafrikar Errepublika, aurreratuagoa, alde bat utzita—, eta Asiako zenbait tokitan ([[Kanbodia]]n, [[Nepal]]en, [[Afganistan]]en, [[YemenenYemen]]en). Heriotza-tasa jaisten hasi da garapenari esker, baina haurren heriotza-tasa oso handia da oraindik ([[Mozambike]]n, esate baterako, 2 urtez beherako haurrek osatzen dute hildako guztien erdia). Herri horietan jaiotza-tasa, milako, 50etik gorakoa da, gutxi gorabehera (Europan, milako 11 ingurukoa), eta atzerapen ekonomikoak eta sozialak, ezegonkortasun politikoak eta abarrek traba egiten diote aldaketa demografikoari.
 
== Ikus, gainera ==