Tentsio iturri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne lotura: zirkuitu-labur
11. lerroa:
'''Tentsio iturri ideala''' [[Borne (elektroteknia)|terminal]] bi dituen gailua da, bere terminal bien hartean [[Tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] konstantea mantentzen duena. Askotan [[zirkuitu elektriko|zirkuitu]] errealen analisia errazteko erabiltzen den abstrakzio bat da. Tentsio iturri ideal batek ematen duen tentsioa, zirkuituko beste edozein aldagairen menpekotasunik gabe adierazi badaiteke, '''tentsio iturri independientea''' deitzen da. Alderantziz, tentsio iturri ideal batek ematen duen tentsioa zirkuituko beste tentsio edo [[intentsitate elektriko|korronte]]ren baten araberakoa bada, '''tentsio iturri kontrolatua''' edo '''menpekoa''' deitzen da. Anplifikadore baten eredu matematikoak menpeko tentsio iturriak barneratzen ditu, hauen magnitudea sarrera seinale batekiko erlazio finko batekin kontrolatzen delarik, adibidez.
 
Tentsio iturri ideal baten [[barne erresistentzia]] zero da; edozein korronte kopuru eman edo xurgatu dezake. Tentsio iturri ideal batetik igaroko den korrontea kanpo zirkuituaren araberakoa da bakarrik. Zirkuitu ireki bati konektatua badago, zero korronte egongo da, eta beraz zero potentzia. [[Karga (elektrizitatea)|Karga-erresistentzia]] bati konektatua badago, iturriko korrontea infinitura hurbilduko da kargaren [[erresistentzia elektriko|erresistentzia]] zerora hurbiltzen den neurrian —zirkuitu—[[zirkuitu-laburra—labur]]ra—. Beraz, tentsio iturri idealak mugarik gabeko korrontea eman dezake.
 
Tentsio iturri erreal bat ere ez da ideala; denek daukate zero baino haundiagoa den barne erresistentzia, eta batek ere ezin du mugagabeko korronterik eman. Hala ere, zirkuitu linealen analisian, tentsio iturri erreal baten barne erresistentzia kontuan hartzeko, tentsio iturri ideal bat eta zero baino haundiagoa den erresistentzia bat [[serieko zirkuitu|seriean]] konektatuta erabiltzen dira —[[Théveninen teorema|Théveninen zirkuitu baliokidea]]—.
 
== Tentsio iturrien eta korronte iturrien harteko konparazioa ==
[[Energia elektriko]] iturri gehienen eredua —[[hornidura elektriko]]a, [[bateria elektriko]]a— hauek tentsio iturritzat hartuta egiten da. Tentsio iturri ''ideal'' batek ez du energiarik ematen edo xahutzen zirkuitu ireki bati konektatua dagoenean —hau da, [[inpedantzia elektriko|inpedantzia]] infinitua denean—, baina [[potentzia elektriko|potentzia]] eta [[intentsitate elektriko|korrontea]] infinitura hurbilduko dira kargako [[erresistentzia elektriko|erresistentzia]] zerora hurbildu hala —zirkuitu—[[zirkuitu-laburra—labur]]ra—. Honelako gailu teoriko batek zero [[ohm]]eko irteera inpedantzia izango luke iturriarekin [[serieko zirkuitu|seriean]]. Tentsio iturri erreal batek barne erresistentzia eta irteera inpedantzia oso txikiak, baino zero baino haundiagoak ditu: askotan 1 ohm baino asko txikiagoak.
 
Bestalde, [[korronte iturri]] batek korronte konstantea ematen du, iturriaren terminalera konektatua dagoen kargak inpedantzia nahiko txikia duen bitartean. Korronte iturri ideal batek ez lioke energiarik emango zirkuitu-labur bati, eta potentzia eta [[tentsio (elektrizitatea)|tentsioa]] infinitura hurbilduko lirateke kargaren erresistentzia infiniturantz hurbiltzen den neurrian —zirkuitu irekia—. Tentsio iturri ''ideal'' batek irteerako inpedantzia infinitua dauka iturriarekin [[paraleloko zirkuitu|paraleloan]]. Tentsio iturri erreal batek irteerako inpedantzia oso haundia, baina finitua dauka. [[Transistore]]dun korronte iturrien kasuan, ohikoak dira [[ohm|megaohm]] gutxi batzuetako inpedantziak —[[maiztasun]] txikietan—.