Lombardiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
- unreliable map (see the talk page of the map)
t Barne lotura zuzenketa: Alboino
2. lerroa:
'''Lombardiarra''' ({{lang-la|Langobardi}}) [[569]]-[[774]] urteetan [[Italiar penintsula|Italiako penintsulan]] [[Lombardiarren Erresuma|erresuma bat]] eratu zuen herri [[Antzinako germaniarrak|germaniarra]] izan zen.
 
Lombardiarrak [[suebo]]en familiako herri bat ziren eta [[Germania]]ko ipar-mendebaldean bizi ziren K. o. [[I. mendea]]n. [[IV. mendea]]n hasi ziren lombardiarren hegoalderako migrazioak eta [[V. mendea]]ren bukaeran egungo [[Austria]] aldean kokatu ziren, [[Danubio]] ibaiaren bazterretan. [[546]]. urtetik aurrera, [[Audoin]] buruzagi nagusi zela, antzinako klan egitura utzi eta [[Erromatar Inperioa|Erromako inperioko]] gizarte eta aginte moldeak hartu zituzten. Hurrengo hogei urteetan [[gepidiar|gepidoen]] aurka borrokatu ziren eta [[567]]an menderatu zituen Audoinen ondorengo [[AlboinAlboino]]ekk.
 
[[568]]an [[Alpeak|Alpe]] mendiak igaro eta [[Italiar penintsula|Italiako penintsulako]] iparraldera jo zuten eta [[572]]. urtetik aurrera Italiako penintsulako erdialde eta hegoaldera zabaltzen hasi ziren. [[584]]an [[frankoak]] sartu ziren Italiako penintsulan eta, [[Pavia]] aldean gogor iraun zuten arren, Italiako penintsulan okupaturiko lurralde asko galdu zuten lombardiarrek, frankoen eta [[bizantziar Inperioa|bizantziarren]] arteko aliantzagatik. [[590]]ean berriro ere nagusitu ziren lombardiarrak Italiako penintsulako lurralde askotan eta [[VII. mendea]]n [[eliza ortodoxoa|kristau ortodoxo]] bihurtu ziren, [[arrianismo]]a utzita.