Getxo Rugby Taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
46. lerroa:
 
 
'''Getxo Rugby Taldea''' [[Getxo|udalerri bereko]] ([[Bizkaia|Bizkaiko]]) errugbi talde profesionala da. Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zuten Getxo inguruan bizi ziren [[Gernika Rugby TaldekoTaldea|Gernika Rugby Talde]]ko hiru jokalarik. Hainbat urtez, udalerrian beste kiroletan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza handiak jaso zituen klubak, bai senior kategorian zein beste mailatan. 80ko hamarkadan, taldea handitu zen eta maila erregionaletik Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, taldea utzi zion gizonezkoena soilik izateari eta emakumeen atala sortu zen Getxo Rugby Taldean. Hasieratik emaitza onak jaso zituzten emakumeek ere.
 
90eko hamarkada urrezko aroa izan zen taldearentzat. Garai horretan lortu zuen arrakastarik handiena. Esate baterako, gizonezko senior taldeak Espainiako Ohorezko Mailaren Liga irabazi, Espainiako Erregearen lau Kopa eskuratu eta Koparen beste hiru finaletara heldu zen. Baina, 90eko hamarkadaren bukaeran gizonezko taldeak utzi behar izan zion Espainiako Ohorezko Mailari eta Getxo Rugby Taldea krisialdian sartu zen.