Menfis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
25. lerroa:
[[K.a . 3050]]an sortu zen, Egiptoko lehen faraoia izan zen [[Menes]]en agintaldian. Hiriaren hondakinak [[Kairo]]tik 19 kilometro hegoaldera daude, [[Nilo]] ibaiaren mendebaldeko ertzean. Hiriko jainkoa [[Ptah]] izan zen.
 
Egiptoar historiaren zati handi batean, Menfis izan zen herrialdeko hiririk garrantzitsuena eta erresumako gune ekonomikoa [[Egiptoko I. dinastia|I. dinastia]]tik [[Egiptoko VIII. dinastia|VIII. dinastia]] arte hiriburu eztabaidaezina, [[Ramses II.a]] eta [[Merenptah]] faraoien agintealdietan berpiztuz. [[Tebas (Egipto)|Tebas]], [[Avaris|Pi-Ramses]], [[Tanis]] edo [[Sais]]ek hiriburutza izan zutenean ere ''Bi Lurren Balantza'' deitzen zioten, herrialdeko gunerik garrantzitsuena.
 
Uste denez, [[K. a. XXIII. mendea|K. a. 2250]]. urtea arte, munduko hiri guztietatik biztanle kopuru handiena zuena da. Bere unerik gorenean, 500.000 pertsonatik gora izan zitzakeen.