Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: Musa
t →‎Santutegiaren barrutia edo temenosa: barne lotura zuzenketa: Korintoko golkoa
57. lerroa:
Peribola izeneko hesi sakratu batek inguratzen zuen santutegia zegoen inguru osoa. Barrutiaren hego-ekialdeko ertzean, mendian gora igotzen zihoan bide sakratua hasten zen, sigi-sagaka zihoana eta ''altxor'' izeneko eraikin txikien aurretik igaroz, estadioaren aurretik eta zenbait monumenturen aurretik ere igaroz, Apoloren tenplua zen orakuluaren tenplura iritsi arte. [[Erromesaldi|Erromesa]], bide sakratu honen ate nagusitik sartzen zen.
 
Santutegiaren atzealdean, labar batetara jaisten doan [[malda (argipena)|malda]] handi bat dago. Haranean, landatutako ehunka olibondoak ikus daitezke, hauen hedadura, [[Korintoko golkoa|Korintoko golko]]ra heltzen delarik. Munduko olibadi handiena dela esaten da.
 
''Altxor'' deitutakoak (θεσαυρυς) kapera txikiak ziren, non [[zinopari|exbotoak]] eta dohaintzak gordetzen ziren. Azken hauek, sarri, oso aberats eta baliotsuak izaten ziren, benetako bitxiak. Honako kapera guzti hauek existitzen zirela ezagutzen da: