Jimmy Carter: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t barne lotura zuzenketa: Camp Davideko hitzarmenak
26. lerroa:
'''James Earl "Jimmy" Carter''' ([[1924]]ko [[urriaren 1]]) [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] 39. presidentea izan zen, [[1977]]tik [[1981]] arte. Hori baino lehen, [[Georgia (AEB)|Georgiako]] senataria izan zen ([[1963]]-[[1967]]) eta [[Georgia (AEB)|Georgiako]] gobernatzailea ([[1971]]-[[1975]]). Ustekabean demokratek hautagaia aukeratu zuten eta [[1976]]ko hauteskundeetan doi garaitu zuen [[Gerald Ford]].
 
Boterean, haren lorpen nagusiak energia politikaren sorreran eta gobernuko agentzien finkatzean dautza. Ingurumen gaineko arautegia bultzatu zuen eta emakumei eta gutxiengokoei izugarrizko aupada eman zien gobernuan eta justizia-sisteman postu garrantzitsuenetara iristeko. Kanpoko aferetan, [[Camp Davideko hitzarmenak|Camp David]] hitzarmena]], [[Txinako Herri Errepublika|Txinarekiko]] harreman diplomatiko osoen normalizatzea eta [[SALT II]] akordioa dira haren lorpen nagusiak. Horretaz gain, giza-eskubideak jarri zituen kanpoko politikako oinarrietan, munduan zehar giza-eskubideen gaineko errespetua aldarrikatuz. Hala ere, [[Iraneko bahituen krisialdi]]ak, halere, Carterren ospea suntsitu zuen. 444 egunetan saiatu zen bahituak aske utz zitzaten. Karguko azken egunean lortu zuen. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunak]] [[Afganistan]] inbaditu ostean, Carterrek eskuinera egin zuen: [[1980]]eko [[Mosku]]ko Olinpiadei boikot egin zien, eta botere militarra berrindartzeari ekin zion.
 
Ekonomiaren aldetik, interes eta inflazio indizeek gora egin zuten, baita langabeziak ere. Miseria-indizea %50 hazi zen haren agintaldian. Kongresuko demokraten aurka borrokatu zuen, baina ezin izan zuen zerga-sistema aldatu edo osasun plan orokorra burutu. [[1980]]ko hauteskundeetan [[Ronald Reagan]]ek garaitu zuen.