Joseph Haydn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Vienako katedrala
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Gaztetatik musikarako dohain bereziak erakutsi zituen. [[1740]]an [[Vienako katedrala|Vienako katedral]]eko koruko kantari hasi zen, eta [[1748]] arte han jarraitu zuen. Ez zuen musika-heziketa berezirik inorengandik hartu: bere gisa ikasi zuen, Fux, Mattheson eta [[Karl Philipp Emmanuel Bach]] musikarien obretatik. Lehen lanak [[Von Fürnberg]] baroiaren orkestra txikiarentzat idatzi zituen: ''divertimento-''ak, nokturnoak, kuartetoak ([[1755]]). Lau urte geroago, [[Von Morzin kondea]]rentzat lan egin zuen denbora labur batez, hark [[Bohemia]]n zuen gazteluan.
 
[[1761]]ean [[Esterhazy]] familiaren zerbitzura sartu zen. Horrek berebiziko eragina izan zuen, [[Nikolas printzea]]ren koru zuzendari izan baitzen [[1766]]-[[1790]] bitartean. Hogeita bost urteotan Esterhazytarrek beren egoitzetan (Viena, Eisenstadt, Esterhaz gaztelua) emandako jai guztietako musika Haydnek egina zen. Halakoetan, orkestra txiki bikain baten buru zela, handik gutxira Europa osoan ezagun bihurtuko ziren operak, sinfoniak, sonatak eta kontzertuak aurkeztu zituen, eliz musikarekin batera. Heldutasun-aro hartakoak dira, besteak beste, ''Stabat Mater'' (1767), ''Agurrena'' deituriko sinfonia (1772) eta ''Missa Sancta Caecilia'' (1773).