Pierre Curie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t barne lotura zuzenketak
10. lerroa:
1894an, [[simetriaren printzipio unibertsal]]a enuntziatu zuen, fenomeno fisiko baten kausan dauden simetriek haren ondorioetan ere badaudela dioen printzipioa.
 
Doktoretza egiten ari zela, [[magnetismoamagnetismo]]a hartu zuen aztergai nagusi, [[ferromagnetismo]]a, [[paramagnetismo]]a eta [[diamagnetismo]]a, zehazki. [[Kuartzo piezoelektroniko]]aren propietateak ere anaiarekin batera deskribatu zituen, eta doitasun-balantza zehatz bat asmatu zuen fenomeno magnetikoak aztertzeko. Azterketa horien emaitza aipagarri bat tenperaturak paramagnetismoaren gainean duen efektua izan zen, gaur egun [[Curieren legea]] gisa ezagutzen dena. Horrez gainera, konturatu zen substantzia ferromagnetikoek izaera ferromagnetikoa galtzen dutela tenperatura jakin batetik gora; [[Curieren tenperatura]] deritzo horri.
 
1895ean, Marie Sklodowska fisikari poloniarrarekin ezkondu zen, gerora [[Marie Curie]] edo Madame Curie gisa ezagun egin zen zientzialariarekin. Handik aurrera, elkarrekin jardun zuten: erradioaktibitatea aztertu zuten, eta gogor lan egin zuten [[polonioapolonio]]a eta [[radioaradio]]a isolatzeko.
 
Pierre eta Marie Curiek bi alaba izan zituzten: [[Irène Joliot-Curie]] eta [[Ève Curie]]. Lehenak gurasoek hasitako lanarekin segitu zuen, [[Frédéric Joliot-Curie]] senarrarekin batera. Kimikako Nobel saria eman zieten 1935ean. Ève Curie idazle- eta kazetari-lanetan aritu zen; ''Madame Curie'' amaren biografia idatzi zuen, besteak beste.