Carmen Maura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
25 urte zituela antzezle izateko erabakia hartu zuen. ''Los Goliardos'' abangoardiako [[antzerki]]-taldean hasi zen lanbide horretan. 1970eko hamarraldian zehar jardun zuen talde hartan, Madrilgo kontrakulturaren mugimenduaren barruan, eta orduan ezagutu zuen [[Pedro Almodóvar]] zuzendari espainiarra, zeinarekin grabatu baititu hainbat film, adibidez ''Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón'' (1980), ''Entre tinieblas'' (1983), ''¿Qué he hecho yo para merecer esto?'' (1984), ''La ley del deseo'' (1986) eta ''[[Mujeres al borde de un ataque de nervios]]'' (1988), [[1987]]an atzerriko filmik onenaren Oscar sarirako hautagai izendatua.
 
Almodóvarrekin egindako film horiei esker azken urteetako espainiar antzezle ezagunenetakoa bihurtu da Carmen Maura, eta atzerrian hainbat lan egiteko aukera izan du, [[Frantzia]]n batez ere, arrakasta handiaz gainera. [[Carlos Saura]] zuzendari ezagunarekin ere lan egin zuen ''[[¡Ay, Carmela!]]'' (1990) filmean.
 
Carmen Mauraren beste film aipagarri batzuk dira ''Tigres de papel'' (1977), ''[[¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste?]]'' (1978), ''[[Gary Cooper que estás en los cielos]]'' (1980), ''[[Sé infiel y no mires con quién]]'' (1985), ''[[Matador (filma)|Matador]]'' (1986), ''[[Sombras en una batalla]]'' (1993), ''El palomo cojo'' (1995), ''[[La comunidad]]'' (2000), ''Reinas'' (2005), ''Volver'' (2006), ''Tetro'' (2009).
 
Sari asko jaso ditu bere karreran, besteak beste, antzezle onenaren bi [[Goya Sariak|Goya sari]].