Ternua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Geografia eta inguru naturala: barne lotura zuzenketa:izei
6. lerroa:
== Geografia eta inguru naturala ==
 
Uhartea, Ipar Amerikako [[Apalatxe]] mendien ipar-ekialdeko luzapena dena, mendebaletik ekialdera makurtutako goi-[[ordoki]] bat da, antzina [[glaziar]]rek ebakitako ibarrak dituena; ipar-mendebalean [[Long Range]] mendiak ditu (800 m), San Jorge eta Badia Zuria bitarteko sakonune estu batek goi-ordokitik bereizten duena; kosta badiek, [[fiordo]]ek eta [[penintsula|penintsulek]] hautsia da, uharte txiki askorekin. Klima hotz hezea du (800-1.500 mm euri). Labradorko itsaslaster hotzak udaberria atzeratzen du, eta horrenbestez, udak laburrak eta hotz samarrak dira Ternuan, eta neguak, berriz, luzeak, hotzak, haizetsuak eta elurtsuak. Sorrera glaziar izandako aintzirak dira. Landarediari dagokionez, [[tundra]] da nagusi; baina iparraldeko eta mendebaleko itsasertzetik hurbil [[izeiaizei]]kak, [[urki]]ak eta [[astigar]]rak dira. [[Labrador penintsula|Labradorko]] penintsulako ipar-ekialdeak Kanadako llur-krosko handiaren ekialdea hartzen du; kosta garaia eta fiordoek hautsia da, uharte txiki eta itsas hautsi askorekin. Iparraldean Torngat mendiak ditu (1.800 m) eta, erdigunetzat, [[Goose badia]], Melville aintziraren ertzean. Uhartearen eta penintsularen artean [[Belle Isle]]ko [[itsasarte]]a da.
 
== Ekonomia ==