Hubble espazio teleskopioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t +barne lotura: irudi-bereizmen
3. lerroa:
'''Hubble espazio teleskopioa''' ('''HST''', [[ingeles]]ezko siglengatik) 96 eta 97 minutu arteko aro orbitala duen [[teleskopio]] errobotiko bat da, [[Lurra]]ren inguruan 593 kilometroko [[orbita]] zirkularrean biraka ari dena. Hubble izena, [[Edwin Hubble]] astronomo estatubatuarraren omenez ipini zioten. [[1990]]ean jarri zen orbitan, [[NASA]] eta [[Europako Espazio Agentzia|ESAren]] arteko egitasmo bezala, [[Behatoki Handiak]] izeneko programa abiaraziz.
 
Teleskopioak, 0,1 [[segundo sexagesimal]] baino gehiagoko [[irudi-bereizmen|bereizmenarekin]] irudiak har ditzake. Atmosferatik haratago teleskopio bat izatearen abantaila, atmosferak oztoporik ez duela jartzen da, lurrean aurkitzen diren teleskopioek hodeien eta atmosferaren erradiazio infragorriaren xurgatzearen oztopoak jasaten baitituzte, eta, beraz, horrek asko mugatzen du lurrean teleskopioak jartzea, irudien kalitatea ere okerragoa delarik. Gainera, Hubble teleskopioak, atmosferaren oztoporik gabe [[difrakzio]] muga lor dezake tresnaren bereizmen optiko bezala.
 
Hubble Teleskopio espaziala, zalantzarik gabe, Gizateriaren historia osoko garapen teknologiko eta aurkikuntza espazialari dagokionez ekarpen gehien izan dituen egitasmoetako bat izan da. Adituek, izarrarteko espazioari buruz duten ezagutza zientifikoaren zati handi bat, Hubble teleskopioari zor diote.