Amperemetro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Hari berozkoak: +barne lotura: balio efikaz
t →‎Erabilpena: + barne lotura: tentsio iturri
71. lerroa:
[[Fitxategi:Amperímetro.png|220px|thumbnail|eskuinera|Anperemetro baten konexioa [[zirkuitu elektriko|zirkuitu]] baten]]
 
'''Anperemetro''' gehienak neurtu nahi den korrontea daraman zirkuituan [[Serieko zirkuitu|serie]]an konektatzen dira -korronte txikiak neurtu behar dituztenean-, edo shunt erresistentziarekin batera zirkuituan seriean konektatzen dira -shunt erresistentzia eta anperemetroa [[paraleloko zirkuitu|paralelo]]an, bi hauek zirkuitu barruan seriean, ikus irudia-. Kasu bietan, korrontea neurgailutik edo (gehienbat) bere shunt erresistentziatik igarotzen da. Anperemetroak ez dira zuzenean [[tentsio iturri]] batera konektatu behar, barne-erresistentzia oso txikia bait dute eta korronte haundiegia igaroko litzateke. Anperemetroak bere terminaletan tentsio-jauskera txikiak edukitzeko diseinatuak daude, volt bat baino asko txikiagoak; anperemetroak zirkuituan sortzen duen galerari bere zirkuituko "karga" (''"burden"'') deitzen zaio.
 
'''Weston-motako anperemetroek''' milianpereak bakarrik neurtu ditzakete asko jota, malguki eta bobinek korronte mugatuak bakarrik eraman ditzaketelako. Korronte haundiagoak neurtzeko, [[Shunt erresistentzia|shunt]] izeneko [[Erresistentzia elektriko|erresistentzia]] bat anperemetroarekin paraleloan jartzen da. Shuntaren erresistentziaren balioa zenbaki osoetatik miliohmen tartean egon daiteke. Ia korronte osoa shuntetik igarotzen da, eta parte txiki bat bakarrik neurgailutik. Honela neurgailuarekin korronte haundiak neurtu daitezke. Tradizionalki, shunt batekin erabiltzen den neurgailuak 50 mV-eko eskala osoko deflexioa izan du, eta ondorioz shuntak eskala-osoan 50 mV-eko tentsio-jauskera edukitzeko kalkulatzen dira.