Gizarte estratifikazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
Haren argitara aztertzen dira aberatsen eta pobreen arteko aldeak (sarrera ekonomikoetan eta bizi baldintzetan, esate baterako), pertsona langabeen pobretzea, emakumeek gizonen aldean jasan behar izaten dituzten eragozpenak, langile familian sorturiko gizabanako batek denboraren emanean klase ertaineko kide bihurtzeko dituen aukerak, eta abar.
 
«Gizarte estratifikazioa» terminoak iradokitzen duen legez, Lur-azaleko[[Lurrazal]]eko geruzak edo estratuak ordenatzen diren bezala sailka daitezke gizarte taldeak, mailaka alegia, eta gizarteko behe eta goi mailez, geruzez edo estratuez hitz egin ahal izango dugu, aintzat hartuz gero aberastasun, botere edo prestijioaren jabetzaren banaketa desberdina; eta mailak bereiziko dira halaber adin, sexu, arraza edo erlijioaren arabera. Maila edo geruza bakoitzeko kideek aukera batzuk izan ditzakete bizitzan, baita pentsatu, jardun eta sentitzeko modu berdin samarrak izateko joera ere, eta identitate eta kidetasun komuna dute beren estratuko gainerako kideekin. Ezaugarri horiek bereizten dute estratu bakoitza gainerako estratuetatik.
 
== Gizartearen estratifikazio mota batzuk historian zehar ==