Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
113. lerroa:
[[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua]] da [[botere betearazle]] nagusia duen organoa, eta [[Nafarroako Parlamentua|Nafarroako Legebiltzarrak]] du [[botere legegile]]a.
 
Autonomia eratu ondoren, [[Gabriel Urralburu]] buru zuen [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSNk]] gobernatu zuen Nafarroa Garaia; batzuetan, [[Unión del Pueblo Navarro|UPNren]] laguntzarekin. Hala ere, Nafarroa Garaian [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]] eta AP (oraingo [[PP]]) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, eta [[Juan Cruz Alli]] Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburu bilakatu zen ([[1991]]). Nolanahi ere, Juan Cruz Alli bere alderdi politikotik aldenduz joan zen, batik bat [[Alfredo Jaime]], garaiko [[Iruñea|Iruñeko]] alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik. Azkenean UPN utzi eta [[Nafarroako Demokraten Elkargunea|CDN]] osatu zuen. UPN erdibituta, [[Nafarroako parlamentarien zerrenda 1995-1999ko legegintzaldian|1995eko hauteskundeek]] aldaketa politikoa ekarri zuten, eta PSN, CDN gehi [[Eusko Alkartasuna|EA]] alderdiek [[Javier Otano]] presidente zuten gobernua eratu zuten, [[Nafarroako Ezker Batua|IUN-NEBaren]] aldizko babesarekin. Gobernu horrek, ordea, ez zuen luze iraun, [[1996]]an desegin baitzen ''[[Otano Auzia]]'' zela eta. Izan ere, Javier Otano presidenteari [[Suitza]]n diru-kontu sekretuak izatea leporatu baitzioten. Javier Otanok dimititudimisioa eman eta politika utzi zuen. PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatzen zuen, zeinek UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osa zezan. [[Miguel Sanz]]ek 1996tik aurrera izan du boterea Nafarroa Garaian.
 
Alabaina, [[2007]]ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, [[Nafarroa Bai|Na-Bai]] eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Posible zen udaletan, haietako bozkaboto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak [[Erriberri]]n edo [[Burlata]]n alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak [[Zizur Nagusia]]n, [[Barañain]]en edo [[Atarrabia]]n besteak beste. Nolanahi ere, Nafarroa Garaiko udal garrantzitsuenean, [[Iruñea]]n hain zuzen ere, akordioa ez zen hitzartu, PSNk [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVrekin]] bat egitea nahi ez zuelako, eta [[Uxue Barkos]]ek ezin zion [[Yolanda Barcina]]ri alkatetza kendu.
 
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua osatzerakoan traba gehiago topatu zituzten bidean. Lehendabiziko oztopoa Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzea izan zen. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen [[Koldo Amezketa]]rentzat. BozkaBozketa egunean, aldiz, PSNko [[Elena Torres]]ek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko [[Javier Marcotegui|Javier Markotegiri]] eman zion botoa Parlamentuko mahaiako bigarrena izan zedin.
 
Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin zuen. Edonola ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Hasiera batean programa zuten eztabaidagai hiru alderdiek. Hori adostutakoan, eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero zuen, baina PSNren proposamenean, 2 besterik ez zitzaizkion egokitu. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independenteak izango lirateke. Onartezina zelakoan, Na-Baik muzin egin zion proposamen horri.