Torquato Tasso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa:
''Aminta''-rekin artzain-dramaren generoko maisu handiaren ospea lortu zuen Tassok. Amintaren maitasunaren berri ematen du obra horrek: Aminta, Silvia artzain ederrarekin maiteminduta dago, baina Silviak adiskide gisa maite du Aminta. Amintaren maitasun sutsuaren berri jakinik, Silviak ihes egiten du haren ondotik eta amorrua hartzen dio. Tassok gizakia nola irudikatzen duen da obra horren ezaugarririk garrantzizkoena, gizakiaren konplexutasunaren irudia eskaintzen baitu. Maitasunari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen, lirismo handiz, dramatismoz baino gehiago, eta gorteko bizitzaren ikuspegi idealizatua eskaini zuen, Tassok [[Ferrara]]n igaro zituen urte zoriontsuen eraginez.
 
''Jerusalem askatua'' hogei kantuz osaturiko epopeia bat da. [[Godofredo Bouillongoa]]k [[Lehenengo Gurutzada]]n ([[l0991099]]) [[Jerusalem]] konkistatu zueneko pasartea du kontagai. Benetako gertaerei beste hainbat pasarte erantsi zizkien, bere irudimenetik sortuak. Trebetasun handiz bateratu zituen fantasia eta historia: [[kristautasun|kristauen]] eta [[musulman]]en arteko borrokak irudikatu zituen, baina infernuko eta zeruko izakiek ere esku hartzen zutela. Bestalde, obra horretan bildu zituen bere idatzietan landu zituen gai guztiak, inoiz baino diskurtso zailagoa osatuz.
 
[[1581]]ean ''Jerusalem'' eta ''Rime e prose'' lanaren pasarte batzuk argitara eman zirelarik, eztabaida larria sortu zen italiar kritikoen artean, Tassoren epikaren kalitatea eta haren aurreko [[Ludovico Ariosto]]ren ''Orlando haserre''-rena alderatzen hasi zirenean. Tassok berak ere parte hartu zuen eztabaida hartan, ''Apologia'' idatziarekin.