Korronte zuzen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+atala: Korronte zuzeneko zirkuituak
13. lerroa:
 
Korronte zuzena [[bateria elektriko|bateriak]] kargatzeko erabiltzen da, eta ia sistema elektroniko guztietan, elikadura iturri bezala. [[Aluminio]] produkzioan eta beste prozesu elektrokimiko batzutan korronte zuzeneko [[potentzia elektriko|potentzia]] haundiak erabiltzen dira. [[Trenbide]] batzutan korronte zuzena erabiltzen da, hiriguneetan gehienbat. Goi-tentsioko korronte zuzena hurruneko tokietatik potentzia haundiak garraitzeko edo korronte alternoko sareak elkar konektatzeko erabiltzen da.
 
== Korronte zuzeneko zirkuituak ==
'''Korronte zuzeneko zirkuitu''' bat [[tentsio iturri]], [[korronte iturri]] eta [[erresistentzia elektriko|erresistentzia]]z osatutako [[zirkuitu elektriko|zirkuitu]] bat da. Kasu honetan, zirkuituko [[tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] eta [[intentsitate elektriko|korronte]]ek ez daukate denborarekiko menpekotasunik. Zirkuituko tentsio edo korronte balio zehatz bat ez dago aurreragoko balio baten menpe. Hau dela eta, korronte zuzeneko zirkuitu bat irudikatzen duten ekuazio sistemek ez daukate denborarekiko [[integral]] edo [[deribatu]]rik.
 
Korronte zuzeneko zirkuitu bati [[kondentsadore elektriko|kondentsadore]] edo [[haril]] bat gehitzen bazaio, zirkuitua ez da, era zorrotzean esanda, korronte zuzeneko zirkuitua —korronte eta tentsio konstanteak dituena—. Hala ere, horrelako zirkuitu gehienek korronte zuzeneko ebazpena daukate. Ebazpen hauek zirkuituko korronte eta tentsioak ematen dituzte zirkuitua egoera egonkorrean dagoenean. Zirkuitu hauek [[kalkulu diferentzial|ekuazio diferentzial]] sistema batekin irudikatzen dira. Ekuazio hauen ebazpenak orokorrean parte trantsitorio bat eta egoera egonkorreko parte bat daukate. Badaude zirkuitu batzuk korronte zuzeneko zirkuituen ebazpenik ez daukatenak. Adibide sinple bi, kondentsadore batera konektatutako korronte iturri konstantea eta haril batera konektatutako tentsio iturri konstantea dira.
 
[[Elektronika]]n, ohikoa da [[bateria elektriko|bateria]] batetik edo [[elikatze-iturri]] baten korronte zuzeneko irteeratik energia hartzen duen zirkuituari ''korronte zuzeneko zirkuitu'' deitzea, esan nahi dena zirkuitua korronte zuzenarekin elikatuta dagoela bada ere.
 
== Ikus, gainera ==