Ingeniaritza elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Elektrizitatearen garapenaren hastapenak: barne lotura zuzenketa: sistema polifasiko
t →‎Elektrizitatearen garapenaren hastapenak: korronte aldizkatzaile->korronte alterno
13. lerroa:
Urte hauetan elektrizitatearen ikerketa neurri handian [[fisika]]ren azpi-eremu legez hartzen zen. [[Unibertsitate]]ek 19. mendea arte ez zuten hasi eskaintzen [[titulu akademiko]]ak ingeniaritza elektrikoan. [[Darmstadt Unibertsitate Teknologiko]]ak sortu zuen ingeniaritza elektrikoaren lehenengo katedra eta fakultatea munduan, 1882an. 1883an [[Darmstadt Unibertsitate Teknologiko]]ak eta [[Cornell Unibertsitate]]ak eratu zuten ingeniaritza elektrikoa ikasteko munduko lehenengo kurtsoak eta 1885an [[London Unibertsitateko Kolegio]]ak sortu zuen ingeniaritza elektrikoko lehenengo katedra [[Erresuma Batua]]n.Geroago [[Missouriko Unibertsitate]]ak jarri zuen ingeniaritza elektrikoko lehenengo departamentua AEBetan 1886an.
 
Garai honetan lanak ikaragarri emendatu ziren eremuan. 1882an [[Thomas Alva Edison|Edison]]-ek Manhattan-go berrogei eta hemeretzi bezerori 110 volteko [[korronte zuzen|korronte jarraitua]] hornitzen zien elektrizitatearen hornikuntzarako munduko lehenengo sare zabala abiarazi zuen. 1887an [[Nikola Tesla]]-k [[Korronte alterno|korronte aldizkatzaile]] legez ezagutzen den energia banatzeko beste era bati buruzko patente batzuk bete zituen. Hurrengo urteetan Tesla eta Edison-en arteko banaketa metodo egokienari buruzko leia min bat izan zen, "[[Korronteen gerra|Korronteen guda]]" legez ezagutu zena.
 
Bien ahaleginei esker ingeniaritza elektrikoa asko aurreratu zen. —Tesla-ren lanak [[indukziozko motor]]retan eta [[sistema polifasiko|sistema faseaniztun]]etan eragin handia izan zuen eremuan hurrengo urteetan, bitartean Edison-en lana telegrafian eta bere “[[stock ticker]]”raren garapena etekintsuak suertatu ziren azkenean [[General Electric]] izango zen bere konpainiarentzat. Hala ere, 19. mendearen amaierako hasi ziren sortzen ingeniaritza elektrikoaren aurreratzean funtsezkoak izango ziren beste pertsona ospetsuak.