USB memoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎USB 3.0: +barne lotura: lurra (elektrizitatea)
125. lerroa:
USB 3.0. atakaren berritasun tekniko nagusia da transferentzia gaitasuna 4.8 gigabit/s-ra igotzen dela, non gaur egun 480Mb-etakoa den. Barneko kobrezko kableatua mantenduko da USB 1.0 eta 2.0 teknologiekin bateragarritasuna ziurtatzeko.
 
USB 2.0-n kableak lau linea baditu, bi datuentzat, beste bat korrontearentzat eta azkena [[Lurra (elektrizitatea)|lurrerako hartunearentzathartune]]arentzat, USB 3.0-n bost lerro gehitzen dira. Haietako bi informazioa bidaltzeko erabiliko dira eta beste bi jasotzeko, bi noranzkoko trafikoa baimentzen delarik, aldi berean zentzu bietan. Lerro zenbakiak ugaritzeak, transmisio-abiadura 480 Mb/s-tik 4,8Gb-ra handitzea ahalbidetzen du. Hemendik dator zehaztapen hau jasotzen ere duen izena: USB Superspeed.
 
USB 1.x eta 2.0 kable batek garraiatzen duen energia kopurua txikiegia da kasu askotan zenbait gailu kargatzeko, bereziki euretako bat baino gehiago konektatuta dauden konzentradoreak erabiltzen baditugu. USB 3.0-n korrontearen intentsitatea handitzen da 100 miliamperetatik 900 miliamperetara, gailu gehiago kargatu ahal direlarik edo azkarrago egin. Intentsitate handiagotze honek energia errendimendu txikiago bat eragin lezake. Baina hartan pentsatzean, USB 3.0-k etenduretan oinarritua dagoen protokolo berri bat erabiltzen du, aurrekoak ez bezala, zeina gailuak periodikoki kontsultatzean oinarritzen baitzen.