Galbanometro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t erreferentzia atalean zerrenda txantiloia gehitua
t →‎Historia: +barne lotura: eroale elektriko
16. lerroa:
Hasieran, galbanometroak [[lurraren eremu magnetikoa]] erabiltzen zuten erreferentzia bezala, korrontea orratza [[ipar magnetiko]]tik desbideratzerakoan detektatzen zelarik. Gailu hauek '''galbanometro tangenteak''' deitzen ziren, eta erabili aurretik orientatu egin behar ziren. Geroago '''galbanometro astatikoak''' garatu ziren. Hauek aurkako [[polo magnetiko]]dun iman pare bat erabiltzen zituzten, honela lurraren eremu magnetikoarekiko independiente bilakatu ziren eta galbanometroa edozein orientaziotan erabili ahal zen. Galbanometro sentsibleena, '''ispiludun galbanometroa''', [[William Thomson]]ek (Lord Kelvin) garatu zuen [[Johann Christian Poggendorff]]en 1826ko hasierako diseinu baten oinarrituta. Thomsonen diseinua, 1858an patentatua, korronte aldaketa oso azkarrak detektatzeko gai zen. Orratz baten ordez, ispilu arin bati lotutako iman txikiak erabiltzen zituen, hari batetik eskegita. Korronte aldaketa txikiak argi izpi baten deflexioaren bitartez era nabarmenean haundiagotzen ziren. Alternatiboki, eskegitako imanen deflexioa [[mikroskopio]] baten bitartez begitu zitekeen.
 
[[Tentsio (elektrizitatea)|Tentsioa]] eta [[Intentsitate elektriko|korrontea]] kuantitatiboki neurtzeko gaitasunari esker [[Georg Ohm]]ek [[Ohmen legea]] formulatu zuen, zeinak [[eroale elektriko|eroale]] baten tentsio-jauskera bertatik igarotzen den korrontearekiko proportzionala den dion.
 
[[Fitxategi:D'Arsonval ammeter movement.jpg|220px|thumbnail|eskuinera|D'Arsonval/Weston galbanometroa. Imanaren parte bat ebaki egin da bobina erakusteko.]]