Intentsitate elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+ atala: norantza konbentzioa
11. lerroa:
 
[[Nazioarteko Unitate Sistema]]ko unitatea '''intentsitate'''rako [[anpere]]a da
 
== Norantza konbentzioa ==
<!-- Atal honek [[Tentsio (elektrizitatea)]] artikulutik lotura dauka -->
[[Fitxategi:Current notation.svg|230px|thumbnail|ezkerrera|Gorriz: karga positiboaren norantza (konbentziozko norantza). Orlegiz: [[Elektroi]]ak -zirkuitu elektrikoan [[karga eramaile]]ak- konbentziozko norantzaren aurkako norantzan desplazatzen dira.]]
[[Fitxategi:Battery symbol2.svg|100px|thumbnail|eskuinera|[[Bateria]] baten [[ikur elektroniko]]a, [[zirkuitu-diagrama]]n.]]
 
[[Metal]]eetan, zeinak [[zirkuitu elektriko]] gehienetan hari eta beste eroaleak osatzen dituzten, [[Karga elektriko|karga]] positibodun [[atomo nukleo]]ak posizio finkoan egoten dira, eta [[elektroi]]ek mugitzeko askatasuna dute, berauen karga elektrikoa toki batetik bestera eramanez. Beste materiale batzuetan, bereziki [[erdieroale]]etan, karga eramailea positiboa ''edo'' negatiboa izan daiteke, erabili den [[dopatzaile (elektronika)|dopatzaile]]aren arabera. Karga eramaile positibo eta negatiboak batera ere egon daitezke batzuetan, [[zelda elektrokimiko]]etan adibidez.
 
Karga positiboen emari batek norantza batean eta karga negatiboen emari berdinak aurkako norantzan korronte elektriko berdina ematen dute, eta efektu berdina daukate zirkuitu elektriko baten. '''Korronte elektrikoa''' karga elektriko positibo edo negatiboen emaria -edo biena- izan daitekeenez, karga eramaile motarekiko menpekotasunik ez duen korrontearen norantzaren konbentzio bat behar da. Hautamenez, ''korronte konbentzionalaren'' norantza karga positiboen emariaren norantza berean definitzen da.
 
Konbetzio honen ondorioz, elektroiak, metalezko eroale eta zirkuituko parte gehienetako karga eramaile direnak, konbentziozko korrontearen norantzaren aurkako norantzan mugitzen dira zirkuitu elektriko baten.
 
=== Erreferentziazko norantza ===
[[Fitxategi:Ohm's Law with Voltage source TeX.svg|220px|thumbnail|eskuinera|[[Zirkuitu elektriko]] baten [[zirkuitu-diagrama]], korrontearen ('''i''') erreferentziazko norantza gezi batekin irudikatuta du.]]
 
Kable edo osagai baten korrontea norantza bietan ibili daitekeenez, korronte hori irudikatzeko <math>I</math> aldagai bat definitzen denean, korronte positiboa irudikatzen duen norantza zehaztu behar da, normalean [[zirkuitu-diagrama]]n gezi bat jarrita. Honi <math>I</math> korrontearen '''erreferentziazko norantza''' deitzen zaio. Korrontea aurkako norantzan badoa, <math>I</math> aldagaiak balio negatiboa dauka.
 
Zirkuitu elektrikoak analizatzerakoan, zirkuituko elementu jakin batetik igarotzen den korrontearen norantza ezezaguna izaten da askotan. Ondorioz, erreferentziazko norantzak askotan hautamenez izendatzen dira. Zirkuitua ebazterakoan, aldagaiaren balio negatibo batek zirkuituko elementu horretatik igarotzen den korronteak hautatutako erreferentziazko norantzaren aurkakoa duela esan nahi du. Zirkuitu [[elektronika|elektronikoetan]], erreferentziazko norantza korronte guztiak [[lurra (elektrizitatea)|lurrerantzko]] norantza izan ditzaten
hautatzen da askotan. Kasu gehienetan hau benetako norantza izaten da, zirkuitu gehienetan [[elikatze iturri]]aren tentsioa positiboa delako lurrarekiko.
 
{{fisika zirriborroa}}